GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-02
Euskarazko Film Laburren Zirkuitua abian da
·Euskarazko proiekzioak egingo ditu Topaguneak martxotik apirila bitartera

Topaguneak Film Laburren III. Zirkuituaren berri eman zuen atzo, Gasteizen. Aurten, guztira 1998tik 2000ra ekoitzitako bost film labur proiektatuko dituzte Euskal Herriko hogei herritan. Martxoaren 3an hasiko da zirkuitua Azkoitian, eta apirilaren 7an Aretxabaletan bukatuko.

GASTEIZ

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak hirugarrenez aurkeztu du Film Laburren Zirkuitua. Aurtengo emanaldietan guztira sei euskal zuzendariren euskara hutseko bost film proiektatuko dituzte Euskal Herriko hogei herritan, martxoaren 3tik apirilaren 12ra arte.

Tokian tokiko euskara elkarteek zabalduko dituzte Gasteizko Gobernuaren “Kimuak” egitasmotik sailkaturiko lan horiek. Aurten, ordea, ez dute aurkeztu euskaraz egindako lanik aipaturiko egitasmoan, eta horregatik, 1998 eta 2000 urte bitarteko lanak berreskuratu dituzte. Lanak honako hauek dira: “Txotx” eta “40 ezetz” Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendurikoak, “Sarabe” Beatriz de la Vegarena, “Haragia” Bego Vicaroarena eta “Hauspo soinua” Inaz Fernandezena.

Topagunearen helburua euskararen erabilera sustatzea da, eta Federazioak antolaturiko ekimen guztiak xede horretara bideratuta daude, baita Film Laburren Zirkuitua ere. Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak honakoa nabarmendu zuen: «Helburu nagusiak bi dira. Batetik, euskarazko ekoizpena sustatzea, hau da, euskaraz eginiko lanak baldintza duinetan erakutsiak izateko aukera ematea sare zabal batean, eta, bestetik, sortzaile eta kulturzaleen arteko zuzeneko harremana posible egitea».

Horregatik, filmak proiektatu eta gero, emanaldi gehienetan aurkeztutako filmen zuzendariren bat behintzat egongo da ikusleen galderak erantzun ahal izateko. Guztira 82 euskara elkarte daude Topagunean federatuta, eta horietarik hogeik parte hartuko dute zirkuituan.

Lehen emanaldia Maxixatzen Azkoitiko elkarteak egingo du martxoaren 3an Baztartxo antzokian gaueko hamarretan; eta azkena, berriz, Loramendi Aretxabaletako elkartean, apirilaren 7an, Udaletxe zaharrean.

Topaguneak jakinarazi zuenez, Asier Altuna zinema zuzendariak parte hartuko duela ziurta dago, eta Geu Elkarteak antolatzen du Gasteizen orain arte izan den zirkuituaren lehendabiziko emanaldia. Proiekzioak Hikaateneon izango dira martxoaren 15ean, 20.00etan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Narbona ordena instalar más sensores sísmicos en Itoitz
Euskal Herria
El consejero Balza asegura que «ETA tiene varios comandos operativos»
Euskal Herria
Castejón (PSN) falleció ayer tras una larga enfermedad
Mundua
Bush alaba los «progresos» en la ocupada Afganistán
Mundua
El Parlamento de Montenegro convoca el referéndum de autodeterminación
Euskal Herria
Emotiva despedida a Igor Angulo en el cementerio de Santurtzi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea