CIAri Europan «etxean bezala» ibiltzen utzi diotela salatu du Europar Kontseiluak
«Atzerriko zerbitzu sekretuak etxean bezala ibil daitezke ia Europako lurralde osoan». Ondorio hori atera du Europar Kontseiluko idazkari nagusiak, erakunde horren 46 estatukideek CIAk Europan ustez egindako legez kanpoko hegaldiak eta espetxeei buruz emandako informazioa aztertu ostean. Terry Davisen iritziz, gobernuek ez dituzte espien ekintzak kontrolatzen, ez dakite nor ibiltzen diren beren aireportuetan, eta, atzerriko agentziek giza eskubideak urratuz gero, ez dute inolako prozedurarik aurrez ikusita. Hori aintzat hartuta, CIAri nahi duena egiten utzi diotela uste du Davisek.
ESTRASBURGO
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Europan ustez egindako legez kanpoko hegaldi eta espetxeen auzian Europako gobernuen inplikazioa argitzeko asmoz, argibideak eskatu zizkien Europar Kontseiluko idazkari nagusi Terry Davisek. Giza eskubideen zaindari den erakunde horretako 46 kideek informazioa igorri zioten Davisi, eta horrek ateratako ondorioen berri eman zuen atzo. «Atzerriko zerbitzu sekretuak etxean bezala ibil daitezke ia Europako lurralde osoan», baietsi zuen Davisek. Hungariak izan ezik, beste estatu kide guztiek ez dute tresna juridikorik atzerriko inteligentzia agentziek beren lurraldean egiten dituzten ekintzak kontrolatzeko, erantsi zuenez. Davisen berbetan, Europako aire espazioak kontrol gutxiegi ditu, herrialde gehienek ez dakitelako nor ibiltzen diren beren aireportuetan edota beren aire espazioan. «Estatukide batek ere ez dauka prozedura bat hegaldi zibil batek giza eskubideak urratzen dituenetarako», salatu zuen. Atzerriko diplomazialariek duten immunitateaz ere mintzatu zen. Davisek esan zuenez, onura horrek ezin du legedia aplikatzea oztopatu. «Immunitatea ezin da zigorgabetasun bihurtu», baietsi zuen. Gobernuek emandako argibideak aintzat hartuta, beraz, atzerriko agentziek giza eskubideen urraketak egin ez dituztenik ezin da bermatu, Europar Kontseiluko idazkari nagusiaren aburuz.
Europa «gor, itsu eta mutu» Davisek gobernuei egotzi zien «terrorismoari» aurre egiteko borrokan AEBen menpekoak izatea. Europaren eta AEBen arteko kooperazioa begi onez ikusten duela argitu zuen, baina haren iritziz, «maila bereko kideen moduan» izan beharko luke, eta «ez tximino ezagun horiek bezala: itsu, gor eta mutu».
Borroka hori Kontseiluarentzat «lehentasunezkoa» izanik ere, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena gainditu ezin duela gogorarazi zien gobernuei. «Terrorismoaren kontrako borrokan ezin dira onartu giza eskubideen urraketa nabarmenak, hala nola, atxiloketa sekretuak eta torturak», adierazi zuen. «Jarrera horiek, moralki arbuiagarriak ez ezik, legez kanpokoak eta arriskutsuak ere badira epe luzera borroka horren eraginkortasuna kalte dezaketelako», azaldu zuen. Europar Kontseiluak iazko azaroan abiarazi zuen ikerketa, AEBetako prentsak auzia plazaratu ondoren. Egunkarien arabera, «terrorismoaz susmagarriak» zeramatzaten CIAko hegazkinek Europako aireportuetan geldialdia egin ohi zuten, eta gero torturak jasan ditzaketen herrialdeetara eramaten zituzten presoak. Horretaz gain, CIAk Europako ekialdeko zenbait herrialdetan Polonia eta Errumania legez kanpoko espetxeak ezarri zituztela ere salatu zuen prentsak. Orduz geroztik, Europako egunkariek ere tokian tokiko ustezko hegaldien berri eman dute. AEBek onartu zuten susmagarriak beste herrialde batzuetara eraman ohi dituztela itauntzera, baina herrialde horietan torturak jasaten dituztenik gezurtatu zuten.
«Nazionalen» parte-hartzea Ekintza horiek hasieran uste baino maizago eta leku gehiagotan gertatu zirela jabetuta, Kontseiluak iritzi zion ezinezkoa zela Europako gobernuak horien jakitun ez izatea. Hori egiaztatzeko galdeketa bat igorri zien 46 gobernuei. Davisek jakin nahi zuen atzerriko espiei zein kontrol ezartzen zaizkien, atxiloketa sekretuak ez egoteko zein tresna erabiltzen dituzten eta atzerriko agentziek norberaren lurraldean eskubideak urratzen dituztenean zein zigor aurrez ikusten dituzten. Halaber, Europako gobernuetako funtzionarioek 2002. urtetik hona legez kanpoko ekintza horietan zerikusia izan zuten ere galdetu zien.
Hungría, honrosa excepción
GARA
ESTRASBURGO En el repaso de los países, Terry Davis destacó el caso de Hungría, porque de los 46 miembros del Consejo de Europa, es el único que tiene mecanismos para vigilar las actividades de las agencias de inteligencia extranjeras, mientras que el resto se limita a controlar sólo a sus propias agencias. Italia, Bosnia, Macedonia, Polonia y Albania se llevaron las peores críticas, pues Davis calificó su respuesta de «decepcionante». Todos ellos, recordó Davis, han sido objeto de denuncias y, aun así, «han perdido la oportunidad de despejar todas las dudas con respecto al traslado ilegal de prisioneros». Por ello, se comprometió a continuar con la investigación «en el caso de los países que han dado una respuesta inadecuada o incompleta». Terry Davis propone limitar la inmunidad en caso
de abusos
El secretario general del Consejo de Europa, Terry Davis, concretó ayer, en la presentación de sus conclusiones, varias propuestas que, en su opinión, servirían para ayudar a aliviar las carencias en materia de seguridad que padece el territorio europeo. Una de ellas es reforzar los controles para evitar un abusivo uso de aparatos civiles, limitar la inmunidad estatal en casos de abusos de derechos humanos y establecer controles más estrictos a las actividades de las agencias europeas de servicios secretos. -
|