GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-02
Herri Bide eta Pagotxetak alkateen arteko ikusiezina amaitzeko eskatu dute

URRETXU

Urretxu eta Legazpi batzen dituen biribilgunearen harira sortu dira Zumarragako eta Urretxuko alkateen ­PSEkoa lehena eta EAkoa bigarrena­ arteko ika-mikak. Baina, ikusiezinak eguneroko bilakatu direla salatu zuten atzo Urretxuko Herri Bide eta Zumarragako Pagotxeta plataformek, eta kaltetuak herritarrak eta herrien garapena direla azaldu zuten. Iragan abuztuan zabaldutako biribilgunea aipatu zuten, esaterako. «Urretxuko alkateak zabaldu zuen. Horren bitartez Legazpitik zetorren trafikoa Zumarragara bideratzen zuela zioen Zumarragako alkateak, eta hori eragozteko kale bat itxi zuen. Zortzi hilabete geroago itxita jarraitzen du», azaldu zuten.

Arazo hori, ordea, bi alkateen arteko ikusiezinaren beste ondorio bat baino ez da haien esanetan. Plataformetako kideen ustez, euren artean konpontzeko biderik ez bada, oinarrizkoa da trafiko arazoak konpontzeko erakunde indenpendiente bat hartzea, eta plangintza orokorrak abian jartzea. Haien esanetan, trafikoari ez ezik, bestelako arazoei ere irtenbidea bilatzea oinarrizkoa da. «Non daude PSEko, EAko eta EAJko herriko batzarrak, arazoari inolako irtenbiderik ez emateko», galdegin zuten, era berean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Narbona ordena instalar más sensores sísmicos en Itoitz
Euskal Herria
El consejero Balza asegura que «ETA tiene varios comandos operativos»
Euskal Herria
Castejón (PSN) falleció ayer tras una larga enfermedad
Mundua
Bush alaba los «progresos» en la ocupada Afganistán
Mundua
El Parlamento de Montenegro convoca el referéndum de autodeterminación
Euskal Herria
Emotiva despedida a Igor Angulo en el cementerio de Santurtzi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea