GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-02
Kontseilu Orokorrak 2x1aren 2. fasera pasatzea onartu du
Kontseilu Orokorreko Batzorde Iraunkorrak 2x1 egitasmoaren azterlanaren bigarren fasera pasatzea onartu zuen atzo aho betez. Berria jakin baino lehenago Leiak bigarren fase hori onartua izan ez zedin gutun kanpaina aurkeztu zuen prentsa aurrean, bozketa martxoaren 23an egingo zela uste baitzuen.

BAIONA

Kontseilu Orokorrak lehen «D933 bidearen egokitzapena 2x2an» deitzen zen azterlanaren bigarren fasera pasatzea onartu zuen atzo. Egitasmoa aldatu egin da, eta oraingo oinarri teknikoak dio «2x1eko ibilbidea aurrerapen erraiekin eta desbideraketak herrian» dela.

Atzo Nafarroa Behereko eta Garaiko Leiak elkarrekin egin prentsaurrekoan bigarren fasera ez pasatzeko kanpaina aurkeztu zuten. Leiako Daniel Olçamendik GARAri azaldu zionez, Batzorde Iraunkorrean ezadostasuna zegoela uste zuten elkarteko kideek, eta horregatik bigarren fasera pasatzearen erabakia martxoaren 23an bozkatu behar zela uste zuten. Olçamendik adierazi zuen informazio horren arabera Leiako kideen artean beste ekintza bide bat zehaztuko dutela eta egun batzuetara deklarazio gehiago egingo dituztela.

Leia taldeak bigarren fase hori gelditu nahi izatearen arrazoia orain arte erakundeen eta agintarien partetik izan diren gezur eta informazioa ezkutatzea izan dira. Horretan oinarrituta, 2x1a egin den egitasmo hori berriz 2x2a bilaka daitekeela uste dute. Mesfidantza hori da atzo arte kontseilari orokorrei igorri zizkieten gutun kanpaina egitearen arrazoia.

Sanzek atzo eguerdian telebistan egindako deklarazioetan bide berri-berria egingo zuela esan zuen. Lasserrek aditzera eman zuen bidearen berritzearen ideiarekin guztiz kontra zegoela. Bestalde, 2x1 bidearen ideia ere guztiz baztertu zuen, eta bide berriak ibilbide guztian zehar hiru errail izango zituela adierazi zuen. Gainera, hiru errailak laugarren baten egitasmoari irekiak direla ere adierazi zuen Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Azterlanaren bigarren fasea bukatu ondoren, hirugarren fasean Erabilgarritasun Publikoaren Adierazpena eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenaren txostenak aurkeztu beharko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Narbona ordena instalar más sensores sísmicos en Itoitz
Euskal Herria
El consejero Balza asegura que «ETA tiene varios comandos operativos»
Euskal Herria
Castejón (PSN) falleció ayer tras una larga enfermedad
Mundua
Bush alaba los «progresos» en la ocupada Afganistán
Mundua
El Parlamento de Montenegro convoca el referéndum de autodeterminación
Euskal Herria
Emotiva despedida a Igor Angulo en el cementerio de Santurtzi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea