GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-02
BESTE EUSKAL PRESO POLITIKO BAT HILIK KARTZELAN
Espetxe sakabanaketa amaitzeko eskatu die Ibaeta Foroak estatuei
Espetxe sakabanaketa berehala amaitzeko eta Igor Anguloren heriotzaren nondik norako guztiak argitzeko exijitu zuten atzo Bilbon Ibaeta Foroko kideek. Horrez gain, talde horretako sindikatuek mobilizazio nazionalera deitu dute bihar, 12.00etan, Santurtzin, eta Euskal Herriko langileei bertan izateko deia egin zioten.

BILBO

Ibaeta Foroak deialdia egin zien atzo gobernu espainol eta frantsesari egun indarrean dagoen espetexe politika goitik behera aldatzeko, «oinarrizko giza eskubideak errespetatze aldera».

Halaber, atzo Bilbon egindako agerraldian Arantza Arrien eta Mikel Luluagak Igor Anguloren heriotzaren «nondik norakoguztiak argi daitezela» ere eskatu zuten, «erantzukizunak barne».

Gauzak horrela, Ibaeta Foroa osatzen duten sindikatuek dei berezia egin zien Euskal Herriko langileei Igor Anguloren heriotzari erantzuteko lantokietan ekimenak bultzatu eta bertan parte hartzeko.

Horrez gain, sindikatuok ­ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB eta Hiru­ mobilizazioa antolatu dute biharko, 12.00etan, Santurtzin. Greba orokorra ere deitu da herrian.

Ibaeta Foroak Igor Angulok pairatzen zuen egoera ere salatu zuen. «Espetxe horretako euskal preso politiko bakarra zen. Euskal Herritik, senideengandik, neskalagunagandik eta semeagandik 600 kilometrora. Duela hamar urte, atxilotu eta inkomunikatuta egon ondoren, torturak salatu zituen, eta ospitalera eraman behar izan zuten buruan puntuak emateko. Estatu espainoleko espetxe askotatik pasa eta gero, sakabanaketa politikoaren ondorioz, Cuencan zuten 2001az geroztik», esan zuten, apenas duela lau hilabete beste preso bat, Jose Angel Altzuguren, espetxean hilik aurkitu zutela nabarmendu ondoren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Narbona ordena instalar más sensores sísmicos en Itoitz
Euskal Herria
El consejero Balza asegura que «ETA tiene varios comandos operativos»
Euskal Herria
Castejón (PSN) falleció ayer tras una larga enfermedad
Mundua
Bush alaba los «progresos» en la ocupada Afganistán
Mundua
El Parlamento de Montenegro convoca el referéndum de autodeterminación
Euskal Herria
Emotiva despedida a Igor Angulo en el cementerio de Santurtzi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea