GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-02
�Egin�en aldeko elkarrizketa bat, Polizia espainolaren froga Gorostiagaren aurka
Asteartean gertatu bezala, atzo ere 75/89 eginbideen irakurketak agerian utzi zuen Baltasar Garzonek 18/98 sumarioko auzipetuen kontra zituen �frogak� pisu txikikoak zirela. Pablo Gorostiagaren aurka Polizia espainolak zuen zantzu bakarra 1993an �Egin�en egindako elkarrizketa bat zen, egunkari horren aldeko kanpainaren gainekoa.

MADRIL

Baltasar Garzon epaileak eskatuta, Polizia espainolaren informazio zerbitzuek txosten bat egin zuten 1995ean; beren ustez, KASeko arduradunak ziren lagunen zerrendarekin. Bertan, lagun horien guztien ­berrogeita hamar bat izen agertzen dira zerrenda horretan­ soslai antzeko bat egin zuten poliziakideek, eta atzo, Pablo Gorostiagaren gainean zer esaten zuten jakiteko aukera izan zuten 18/98 sumarioaren epaiketa jarraitzen duten lagunek.

Idazkari judizialak irakurri zuen polizia-txostenean aipatzen diren kontu bakarrak dira, batetik, Laudioko alkate ohiaren kargu politiko eta instituzionalak, Euskal Herrian sobera ezagunak direnak; eta, bes- tetik, Gorostiagak, Jose Luis Elkororekin batera, �Egin� egunkariari 1993ko martxoaren 16an eskainitako elkarrizketa bat. Hain zuzen, hedabide horri erakundeek egiten zioten boikota zela-eta abiatutako kanpaina azaltzen zuten biek elkarrizketa horretan.

KASek ��Egin�i eraso�

Izan ere, fiskalak �talde terroristako kide� izatea egozten dio Gogostiagari; �ETA-KAS erakundeko kidea� izatea, hain zuzen. Eta irizpide horri jarraituz, aipatzen du �Egin� argitaratzen zuen Ardatza enpresako Administrazio Kontseiluan sartu zela KASeko ordezkari legez.

Fiskalaren iritziz, antolakunde horrek ��Egin�i eraso zion� 1992an, bere irizpideak ezartzeko. Gorostiagak, aldiz, hori hala izan zela ukatu zuen, duela ia hiru hilabete egin zuen bezala, eta urte hartako �Egin� eta hasierakoa helburuetan eta oinarrietan �berdin-berdinak� zirela nabarmendu zuen.

Laudioko alkate eta parlamentari ohiak azaldu zuen Ardatzako Administrazio Kontseilura heldu zela, ez KASeko kide gisa, baizik eta �Egin�en aldeko diru bilketa bultzatu behar zuen kanpainan parte hartzeko. Alde horretatik, haren abokatu Carlos Trenorrek agerian utzi zuen Gorostiaga Administrazio Kontseiluan sartu zeneko data eta kanpaina hasi zenekoa berak direla.

Polizia espainolaren �froga� bakar horren gainean, Gorostiagak azaldu zuen elkarrizketa kanpainaren erdialdean eskaini zutela, ordura arte izandako erantzun ona azaltzeko eta, bide batez, ezarri beharreko diru kopurua oraindik lortzeke zegoen herri eta batzordeetako lagunei animoak emateko.

Izan ere, elkarrizketa horren titularrak adierazten zuenez, bi elkarrizketatuak zeharo pozik zeuden Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan eskuratutako emaitzarekin. �Helburua ia lortu dugu�, esaten zuen titular horrek, eta segidan Elkorok eta Gorostiagak azaltzen zuten �gaindituta� sentitzen zirela lortutako babesarekin.

�Euskal Herrian ohikoa�

Gobernu espainolak eta Lakuakoak �Egin�en kontra agertutako jarrera gogorarazi zuten biek elkarrizketan, eta uste zuten egunkaria finantzatzeko tresnarik egokiena �eginzaleak� zirela.

��Egin�en eta Egin Irratian, herri proiektuaren isla informatiboa eta nazio eraikuntzako tresna ordezkaezina ikusten dugunon aportazioak jaso behar ditugu�, adierazi zuen Gorostiagak, eta atzo azaldu zuen herri ekimen horren bitartez ehun milioi pezeta inguru lortzea zela beren helburua. �Euskal Herrian ohikoa den bezala funtzionatu zuen kanpainak�, adierazi zuen epaimahaiaren aurrean. �Bagenekien ezin genuela instituzioen babesa eskatu ­gaineratu zuen­, berek ukatzen bai- tzizkiguten legez eman behar zizkiguten diru laguntzak, eta herriz herri joatea zen egin genezakeen gauza bakarra�. Gainera, adierazi zuen beretzat benetan pozgarria izan zela �Egin�en sorreran parte hartzea eta denboraren poderioz aldendu ziren lagun askok kanpainan parte hartu zutela ikustea.

Guardia Zibila ere Gorostiagaren gaineko informazioa biltzen saiatu zen. Bere txostenean, �Egin�en argitaratutako elkarrizketa ez da aipatzen, baina �froga� bakar gisa agertzen da Laudioko alka- teak Carlos Bueren epailearen aurrean deklaratu behar izan zuela Emiliano Revillaren erreskatea ordaintzeko herri horretako enpresaburu baten gainean abian jarritako ikerketaren karietara. Epai- leak ez zuen akusatu.

Baltasar Garzonek, ordea, txosten horietako �frogetan� oinarrituta, Pablo Gorostiaga kartzelan sartu eta auzipetu zuen.



�Har�an falta 500 personas para llenar toda esa estructura�
I.B.

MADRID

Adem�s de un �delito de alzamiento de bienes y falsificaci�n de contabilidad� por haber sido miembro del Consejo de Administraci�n de Ardatza, el fiscal tambi�n atribuye a Carlos Trenor �pertenencia a la organizaci�n ETA-KAS�. Para ello, como record� ayer su abogado Jos� Mar�a Elosua, utiliza tambi�n como argumento su participaci�n en el Patronato de la Fundaci�n Joxemi Zumalabe.

Seg�n las tesis esgrimidas por el juez Baltasar Garz�n, esta fundaci�n es la sucesora de Abertzale Sozialista Komiteak (ASK), por lo que, a petici�n del letrado defensor, se dio lectura a varios de los puntos que compon�an los estatutos de este organismo, y que est�n incluidos en las diligencias 75/89.

Una vez o�do el contenido de estos estatutos, con especial atenci�n a los objetivos y estructura de ASK, y ponerlos en comparaci�n con la realidad que �l conoce de la Fundaci�n Joxemi Zumalabe, Trenor concluy� tajantemente que uno y otro �no tienen nada que ver�. �No se pueden equiparar�, agreg�.

Los objetivos de ASK eran �la consecuci�n del Estado socialista vasco, independiente, unificado y euskaldun�, ley� el secretario judicial. Por contra, como ya hiciera en su primera declaraci�n, Trenor explic� que la funci�n de la Fundaci�n Joxemi Zumalabe es �apoyar al movimiento popular, especialmente en la formaci�n de las personas que trabajan en organismos sociales, e impulsar el trabajo conjunto entre los diferen- tes grupos�.

�No es una organizaci�n pol�tica, y no persigue objetivos pol�ticos�, puntualiz�.

ASK basaba su teor�a y pr�ctica, como menciona el art�culo segundo de los estatutos, �en el marxismo como m�todo cient�fico de an�lisis de la realidad concreta del pueblo vasco�. La Fundaci�n Joxemi Zumalabe, por contra, �funciona sin ning�n tipo de esquema previo� en su an�lisis.

�Estamos seis o siete personas, cada una con su mentalidad, con un esquema de la realidad diferente, y muchas veces es dif�cil ponerse de acuerdo. Nada de m�todo cient�fico�, recalc� el procesado y tambi�n letrado donostiarra.

El concepto de militancia, �estricta� en las ASK, no existe en Joxemi Zumalabe Fundazioa, que cuenta con �gente con muy buena voluntad, sobre todo los trabajadores�. En relaci�n con la estructura, la de ASK era sectorial y territorial. A este respecto, los presentes en la Sala pudieron ver un detallado croquis de la misma. �Para llenar eso har�an falta quinientas personas, y nosotros somos seis�, replic� Trenor al ser preguntado.

Garzonek abokatu mordo bat ikertzeko eskatu zuen

Atzo esan zutenez, Baltasar Garzonek Polizia espainolari eskatu zion pertsona talde handi baten nortasun agirietako sinadurak azter zitzala 1992an, Bidarten ETAren buruzagitzari atzemandako dokumentu batzuetan agertzen zen letra haiena zen jakiteko. Denak abokatuak dira. �Nire lanagatik jazarri zaizkidala uste dut ­esan zuen atzo Trenorrek­. Zerrendako denek dugu ogibide bera�. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Narbona ordena instalar m�s sensores s�smicos en Itoitz
Euskal Herria
El consejero Balza asegura que �ETA tiene varios comandos operativos�
Euskal Herria
Castej�n (PSN) falleci� ayer tras una larga enfermedad
Mundua
Bush alaba los �progresos� en la ocupada Afganist�n
Mundua
El Parlamento de Montenegro convoca el refer�ndum de autodeterminaci�n
Euskal Herria
Emotiva despedida a Igor Angulo en el cementerio de Santurtzi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea