GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-04
50 kontzertu, Musikherriaren aurkezpen txartela
Euskal Herriko hirurogeita hamar talde inguruk osatu duten Musikherria herri diskoetxeak Durangon egingo du gaur aurkezpen jaialdia. Diskoetxe atipikoa izanik, aurkezpen jaialdia ere atipikoa izango da. Izan ere, egun osoan zehar egingo dute, Alde Zaharreko hainbat gunetan. Egitarauan, berriz, batez beste berrogeita hamar kontzertu aurreikusi dituzte.

DURANGO

Musikherriaren aurkezpen jaialdia, funtsean, Durangoko Alde Zaharrean izango da, eta goizez eta arratsaldez animazio ugari antolatu dute han. Antolatzaileek hiru gune bereizi dituzte: Alde Zaharra izenekoa, Gaztetxea eta Loturen gunea.

Alde Zaharrean, kale animazioak ez ezik, kontzertuak egingo dituzte Santa Ana, Andra Mari eta Herriko ondoko plazetan, baita Ttipi Ttapa tabernan ere. Gainera, Andra Mariko arkupetan azoka alternatiboa izango da. Bertara hurbiltzen direnek banatzaile alternatiboen musika, gazte aldizkariak eta antzekoak eskuratzeko aukera izango dute.

Gaztetxean ere animazioa i- zango da egun osoan, baita otartekoren bat jateko aukera ere.

Loturen gunea, berriz, karpa handi bat da. Kafe bat edo garagardo bat edan bitartean, hainbat animaziorekin gozatuko dute bertaratzen direnek.

Gaueko 9etan, parte-hartzaile guztiak kalejiran joango dira merkatu zaharrean ­ez Landakon­ 9.30ean egingo duten kontzertura. Jaialdiari bukaera emango dion kontzertu handi horrek Musikherriaren aurkezpen ekitaldi «ofiziala» egiteko ere balio izango du. «Ekitaldi laburra izango da, bideo batekin-eta», argitu du antolatzaileetako batek, Ekaitz Agirregoitiak.

Kontzertuan hainbat taldek parte hartuko dute, horien artean, jaialdiari buruzko kanta grabatu duen Oliba Gorriak-ek.

Bigarren bilduma

«Taldeko kide bat atxilotu zutela-eta, denbora dezente pasatu dute jendaurrean jo gabe ­esan du Ekaitz Agirregotiak­, eta, halabeharrezko geldialdiaren ondoren, lehenengo aldiz igoko dira oholtzara», esan dute.

Berezia izango da ere Tuboskapiren emanaldia. Izan ere, talde hori azken kontzertuak ematen ari da.

Tuboskapi izan da, Konter-ekin batean, Oliba Gorriaki Musikherriaren aurkezpen jaialdiari buruzko kanta grabatzen lagundu dion taldea. Kanta hori ­Musikherriak-ek dituen helburuei buruzko bene-benetako manifestua­ herri diskoetxeak argitaratu duen bigarren bildumako lehena da. CD horretan bertan Sarkor, Anplitude, Korumbà, Gaizka, Gartzen, Amaiur, Mossin Nagant, SKT Sekuentzia, Zartako, Txinaski, Erail, Jonu, Maz Mon Kis, Kuenta Atrás eta Adikune taldeek ere hartu dute parte.

«Musikherrian parte hartzen duten taldeekin lehenengo bilduma Durangori begira atera genuen, eta Azokan bertan agortu zen ­gogoratu du Agirregotiak­. Horregatik, bigarren bildumarekin batean lehenengoaren berrargitalpena atera behar izan dugu».

Euskal Herriko zazpi herrialdeetako hirurogeita hamar talde inguruk bultzatuta, Musikherriak joan zen urrian ezagu- tarazi zuen bere burua. Ekimena Gazte Mugi! topaketan musikaren inguruan eginiko hausnarketaren ondorio da. «Musi- ka giroa gero eta komertzialagoa dela ikusi genuen, eta ohiko diskoetxeetatik disko eta talde berriak ateratzeko aukera ere gero eta txikiagoa dela. Den-dena diruaren arabera dago. Guk zerbait alternatiboa egin nahi dugu, autogestioan oinarritua», esan du Ekaitz Agirregoitiak. Horretarako indarrak biltzen, baliabideak bateratzen eta, oro har, lan kolektiboa bultzatzen ari da. «Gurea ez da enpresa, beste balore batzuk dituen eragile soziala baizik, herri mugimendu eta gazte mugimenduaren beste eragile bat», argitu du Agirregoitiak.



10 eurotan, sarrera eta CDa
Egun osoan kalean egingo dituzten ekitaldiak doan izango dira, jakina. Baina antolatzaileek egun osorako bonoa hartzea aholkatu dute, 10 euroko prezioan. Bono horren erosleak gaueko kontzertura sartzeko aukera izango du, eta, gainera, Musikherriko taldeek grabaturiko bigarren CDa jasoko du opari. -

Egitaraua

Kale animazioa

11.00: Egun osoan zehar, zirkua, kale antzerkia, Elektrotuna, Txaman, trikitilariak, BJ, txalaparta, sound system mugikorra, txistulariak, fanfarreak, DJ, dantzariak, zanpantzarrak, egun osoko irratia, tinbaleroak, albokariak, zankoak eta beste.

21.00: «EZgae sacem EZ» lemapean kalejira musikatua.

Alde Zaharreko gunea

11.00: Ttipi Ttapa tabernan, bakarlariak: Jonas, Jabi, Sagardole, Iratxe, Jonu eta Mantala No.

12.00: Santa Anan, Kloratita, Korumbà eta Gatazka; Andra Marin, Ihesbide, Gartzen eta Txakurrak; Herriko ondoan, Adikune, SKT Sekuentzia eta Maz Mon Kis.

16.00: Santa Anan, Gaitz, Arkada, More eta Konter; Andra Marin, Zartako (Iruñea), Lukas Prest!, Banda Batxoki, Kuenta Atrás eta BKBO; Herriko ondoan, Gatazka Oi!, Lur Jota, Sarkor, Anger eta Eigen System.

Gaztetxe gunea

11.00: Goizean zehar, bertsolariekin-eta, animazioa.

16.00: Akatu, Ozen, Itaka, Sysmo eta Zartako (Bilbo).

Loturen gunea

11.00: Egun osoan zehar, graffittiak, multimedia, poesia, BJ, DJ, folk, antzerkia, musika esperimentala, break dance, Bihotz Bakartien Kluba eta beste.

Merkatu plaza

21.30: Musikherriaren aurkezpen ekitaldia eta kontzertua. Mix6t, Anplitude, Kasu!, All Jazz Era, FDLN, Oliba Gorriak (emanaldi berezia) eta Tuboskapi (agurreko kontzertuetako bat) arituko dira. Ondoren, berbena Amaiurrekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea