GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-04
LABek bat egin du Guadalupeko langileekin

BAIONA

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen elkarteko kide izanik, LABek elkartasuna adierazi die Guadalupeko langileei bertan duten egoera dela-eta. Sindikatu abertzaleak adierazi du badirela zenbait hilabete «tentsio sozial handia» dagoela ugazabek Estatu frantseseko laguntza publikoekin sakelak betetzen dituztelako, langileak mespretxatzen dituzten bitartean.

Egoeraren zenbait adibide jarri ditu LABek; besteren artean, Danonek uhartean duen enpresan langileek zortzi hilabete daramatela greban, egindako ordu gehigarriak ordain diezazkien:«Ugazabek jogurtak Estatu frantsesetik ekarrarazten dituzte jendarmez inguratutako kamioietan eta osasun baldintza kaskarretan (+%15)».

Horiek hala, otsailaren 23an sektore guztietako langileek greba egin zuten gehiengo zabala ordezkatzen duen UGTC sindikatuak deituta. LABen ustean, nagusi handiak eta estatu kolonialak dira gatazka sozial orokor horren erantzuleak. UGTC sindikatuak, sostengua adieraztearekin batera, langile eta herriak errespetatzeko exijitu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea