GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-03-04
Sonia Gonzalez - Idazlea
Gure herriaren malkoak

Nora doaz gure herriaren malkoak,
ez dira erreka bihurtzen,
ez dute sufrimenduaren muina arintzen.
Min eta inpotentziaren negarra
ez da
dena
hauts bilakatuko lukeen sugarra

Zuek basapiztiak,
sarraskia,
asasinatzea,
suntsipena,
anikilatzea,
esterminioa.
helburu bakarra bizitzan
Zelan da posible

- Bai, posible da.
- Gertatzen dena da.
- Horixe da dagoena

MILA ETA MILA BIDER
MADARIKATUAK!

Estali zuen helikopteroen zaratarekin
gure dolumin isila,
ez dadila inoren belarrietara heldu.
Inguratu zuen txakur ondo hezitakoekin
egiak oihukatzen ditugun ahoak,
ez dadila inor leihoratu eta aldendu
gezur telebisatuetatik.

Burua lurpean ezkutatzen duzuen horiek,
zuen konplizitatean hiltzaileak,
borreroak zuok ere.
Ondo egiten al duzue lo.
Bere begirada hila,
bere ezpain zurbilak,
masailen kolore zurbilekoak,
hilak
hilak
hilak
erailak
ez zaizkizue inoiz gogoan irudikatuko
gauez begiak zarratuta.

Gure herria txikia da.
Gure herriaren malkoak
nahikoak dira
asko dira
gehiegi dira.
Itsaso samina da
geurea dena besterik
nahi ez duen herriarentzako

Igor, Barullo
Maite zaituztegu
betiko


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea