Edurne Larrañaga - Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenaren izenean
Euskal Herriak euskal curriculuma!
Euskal Curriculuma azkenaldian iritzi artikulu askoren izenburu bilakatu da, eta orain arte inongo ardurarik izan ez dutenen ahotan maiz entzun izan dugu Batzuek diote ez dela inoren kolore pean marraztu behar, beste batzuek berea ez den jaioterrira atxiki nahi dute, azkenik, badago gurasoz aldatu eta lidergo nahiak gidatuta egitasmoa desitxuratu nahi duenik ere. Euskal Herriak Bere Eskolako kideok hauxe diogu: zer aberatsagoa kolore anitzez marrazturiko egitasmo komuna baino? Guk oso argi dugu bere sorterria eta bizilekua Euskal Herria izango dela, eta, familia bat izango badu, berau hastapenetik bidelagun izan dituen lagunez osatua egongo delsa, bidean elkar topatu diren guztiak ahaztu gabe. Behin baino gehiagotan nabarmendu izan dugun bezala, Euskal Curriculuma Euskal Herria bere osotasunean hartuko duen erreferentzia pedagogikoa izango da, lurralde guztian aplikagarria izango dena, ikastetxez ikastetxe. Euskal Curriculumaren sorrera prozesu konplexua bezain oparoa ixten ari da, izan ere, Euskal Herrian garaturiko egitasmo ezberdinen emaitza baita. Euskal curriculum baten beharra ez da berria gure herri honetan, eta horren erakusle dira urteetan zehar ikastetxez ikastetxe garatu diren praktika ezberdinak. Hala ere, lehenengo aldia da, eta munduan bakarra ere dela esatera ausartuko ginateke, hainbeste ikasle, herritar, irakasle, aditu, herri eragile, guraso eta elkarte egitasmo baten harira elkartu direla, bakoitzak ahal duene- tik ematen Euskal Herriarentzat egitasmo komun bat eraiki asmoz. Eta hori zoriontzekoa da! Hala ere, oso argi izan behar dugu Euskal Curriculumak Euskal Herri osorako curriculuma izan behar duela, Euskal Herri osoko eragile eta instituzioen parte hartzeaz osatuko dena; beraz, ezin da inolaz ere nahastu Euskal Curriculuma eta EAEko curriculum autonomikoa (beronen %45 Euskal Curriculumaren arabera finkatuko dela aurrerapausoa suposa badezake ere, ezin ditugu gure buruak engainatu hori euskal curriculuma izango dela diotenei men eginez). Euskal Curriculumak ez du aintzat hartu behar ez Espainiako estatuak ezta Frantziakoak ere finkatzen dituzten curriculumak. Euskaldunok nahi dugun curriculuma behar du izan. Behin Euskal Curriculuma definituta, aplikazioaren afera etorriko da eta guretzat herri ekimenaren aukera da bideragarriena, zalantzarik gabe, Nafarroa Ga- raian nahiz Ipar Euskal Herrian, horien kasuan ezin baitaiteke espero lege bidezko aplikaziorik, lehenengoaren kasuan Gobernua Euskal Curriculumaren aurkakoa delako, eta bigarrenaren kasuan horrelako arautze bat egin lezakeen insti- tuziorik ez dagoelako. EAEko Gobernuaren kasuan ere, pentsatzekoa da Estatuaren %55 horiek aintzat hartuko dituela, eta, beraz, Euskal Curriculuma bere osotasunean aplikatzeari uko egingo diola. Esan bezala, hori aurrerapausoa litzateke, baina Euskal Curriculumaren aplikazioan harago joan nahi duten ikastetxeei horretarako aukera eman behar zaie. Beraz, Euskal Herri osoari begira Euskal Curriculuma aplikatzeko eta garatzeko planteamendua (berritzea, ebaluazioa, formazioa, baliabide pedagogikoak) egin beharra dago herri ekimenaren bidez: ikas- tolak, eskola publikoak, argitaletxeak, pedagogiaren alorrean dabiltzan eragileak... elkar harturik. Bestalde, Euskal Curriculumak ekarpenak jasotzen jarraitzen du. Urte luzeetako lan isilaren bidez ekoizturiko materiala argitara eman ondoren, egitasmoak herritarren ekarpena jaso du, eta une hauetan Euskal Herriko hainbat ikastetxetan eztabaidak egiten ari dira eskola komunitatearen ekarpenak biltzeko xedez. Orain artean Euskal Herriak Bere Eskolaren lana egitasmoa jendarteratzea izan bada ere, gure ekarpen propioa plazaratzeko unea iritsi zela iritzi genion, eta hala egin genuen pasa den urtarrilean. Gure ekarpena beti zentzu eraikitzailean egin dugu, egitasmoak izan ditzakeen hutsuneak aztertu seta berauek osatze bidean ekarpenak eginez. Euskal Curriculumaren egitasmoa une oso garrantzitsuan dagoen heinean, berriro ere gogora ekarri nahi izan dugu gaurkoan ikastetxeetan eztabaidagai dagoen «Derrigorrezko eskolaldirako Euskal Curriculuma» proposamenari egiten genizkion ekarpenak. Batetik, Euskal Herriak hezkuntza sistema eta curriculum propioa izateko eskubidea du, eta, bide horretan, Euskal Curriculuma biharko Euskal Herria eraikitzeko tresna da. Euskal Herriari buruz egiten den koka- pena laburregia dela iruditzen zaigu. Eta ez genuke hori aipatuko, testu osoa irakurri ostean honako zalantza hau geratu izan ez balitzaigu: hezkuntzaren xedeaz hitz egiten da, hezkuntza konpetentziak aipatzen dira, baina gaur eta hemen dauzkagun premiekin lotuta al daude? Hau da, zein da Euskal Curriculumaren xedea hurrengo hamar urteetan, zeintzuk dira Euskal Herrian ditugun erronkak hurrengo hamar urteetan? Galdera horri (eta erantzunei, noski) ez zaio behar bezalako pisua ematen testuan eta ondorioz gure errealitate zehatzarekin zerikusi gutxi duen eraikuntza teoriko baten antza hartzen du. Bestetik, curriculum batek izan beharreko ikuspegi askatzailearen afera dago. Hezkuntzak herritarrei baliabideak eman behar dizkiela esaten dugunean, ez gara soilik egungo errealitatean ahalik eta hobekien moldatzeko beharrezkoak izango dituen baliabideak emateaz ari. Aitzitik, hezkuntzaren xedeak harago joan behar du, pertsonari «ez dagoen errealitatea» edo utopia sortzeko beharrezkoak dituen baliabideak emanez. Hezkuntza eta curriculum askatzaile batek, ezinbestean, jendartea eraldatzeko proposamena dauka bere baitan, hezkuntzaren bidez jendarte bidez- koagoa eraiki daitekeelako uste positiboa. Gure herriaren kasuan, biharko Euskal Herria eraikitzeaz ari gara: herritar eleanitzez osatutako lurraldea, identitate anitzak dituzten herritarrez osatutako herria, pertsona ororen eskubideak eta aukera berdintasuna bermatuko duen bidezko jendartea. Azkenik, ikuspegi hezkidetzailearen gabezia nabaria dago eztabaidatzen ari den proposamenean. Hezkuntza Sistema sozializaziorako oinarrizko bitartekoa da, eta jendarte eredua birsortzeko baino, eraldakuntzarako bitartekoa izan behar da, hots, pertsonen ga- rapenerako bitarteko askatzailea. Horrenbestez, pertsona aske eta integralak hezi eta sexuen arteko parekidetasunaren alde egin behar du: ezberdintasun sozialak gaindituz; eta sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatuz. Hezkuntza sistemak, finean, parekidetasunean oinarritutako Euskal Herria sortzen lagundu behar du. -
|