GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-03-04
Floren Aoiz
Eserlekuaren indarra

Duela egun gutxi, Balzak esan zuen ETAri denbora bukatzen zitzaiola. ETAri ez, baina Igor Angulori bai, denbora agortu zaio, tortura eta isolamenduaren infernua jasan ondotik Heriok eraman baitu. Kartzela politikari, ordea, ez zaio denbora agortu, are gutxiago Balzaren ustetan, haren helburua espainiar presondegiak hustea ez baizik, betetzea baita. Balzak bere duintasuna hagitz minimalista dela erakutsi digun bitartean, euskal presoen zigor urteak biderkatu dira, arrain eta ogien mirakuluan bezala, erabaki politiko baten arabera, batzuek ebatzi dutelako krudelkeria maila areagotu beharra dagoela, estatuaren indarra itxuratzeko. Esanguratsua da Balzak errepresioaren galerian bere argazkia lehen mailan jartzeko amorru hori.

Hori gizon bakezalea, Araba-Bizkaia-Gipuzkoako barne sailburua, PPkoen gisara, debekatzea askatasunak babestea dela pentsatzen duena!

Nonbait, aski grisa zelakoan izendatu zuten barne sailburu. Beste era batean esanda, profil baxua zuelako. Bitxia da, Ardanza ere antzeko argudioen arabera jarri baitzuten Ajuria Enean. Aspaldiko jarduera da hori; batzuek hartzen dituzte erabakiak, eta besteak aginduak betetzen murgiltzen dira. Hori teoria da, jakina; batzuetan, berriz, txotxongiloak hasten dira mugitzen sortzailearen eskuari jaramonik egin gabe, eta gertatzen da txotxongiloa eskua zuzentzen saiatzen dela. Boterea hurbil baldin badago, kasu! Botereak edozein kaiku bilakatzen du jakintsu! Aholkulariak, look berria, eta, to, Ardanzak ere badaki telebista kamara aurrean hitz egiten! Zer esan Migeliko Sanzi buruz, bestalde!

Polizia aferetan, joera horiek biderkatzen dira. Eman edozein morroiri debekatzeko eta baimentzeko aukera, eta laster ikusiko duzue nola aldatzen den. Bilakatu polizien buru, eta segituan atxiloketak, armak, kartzelak eta epaiketak izanen ditu gogoan, eta ahoan. Grisa izanik ere, errepresioaren olatuan eginen du surf, eta harro agertuko da, etxeetan ordu txikitan indarrez sartzeko aginduak emateko ahalmenak puztuta. Madrilgo epaile batek «a» esan eta Balzak, botatako pilotaren atzean lasterka doan zakurraren moduan, «a» beteko du. Ertzainak espainiar poliziak direlako, eta hura espainiar komunitate autonomo baten barne sailburua delako. Eta halarik ere, gauza handia da, batzuentzako, polizien buru izatea! -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea