GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-04
Otegi: «Esan dezatela garbi heriotza zigorra aldarrikatzen dutela»

DONOSTIA

«Faltsua da azken hiru urteotan hildakorik ez dela egon. Aste honetan herri honek bi zerraldo jaso ditu», adierazi zuen atzo Arnaldo Otegik. Batasuneko kidea nabarmen saminduta agertu zen prentsaren aurrera Donostian, eta he- riotza horien ardura «dispertsioari eusten dion Gobernu espainolari eta bere garaian politika hori planifikatu, eta, orain, epelkeriaz, dispertsio estrategiko horri aurre egiten ez diotenei» egotzi zien.

«Heriotza mingarriak dira ezker abertzalearentzat, Batasunarentzat eta herri honetan bakea eta demokrazia nahi dugun guztiontzat», esan zuen. Asteotan Epaitegi Gorenak euskal preso politikoen epaien inguruan hartutako erabakiak ere aipatu zituen Batasuneko kideak, eta horiek «mendekua» besterik ez direla iritzi zion. «Izan daitezela koherenteak eta esan dezatela argi eta garbi euskaldunentzat heriotza zigorra aldarrikatzen dutela independentzia eta sozialismoaren alde borroka egiteagatik», agertu zuen.

Lakuako Gobernuak eta Balzak zuzentzen duen Barne Sailak hartu duen jarrera definitzeko «hitzik gabe» daudela gaineratu zuen Otegik. «Ez dakigu nola definitu zerral- doak bahitzen dituztenak, herri honi maite dituen euskal borrokalariei agur esatea debekatzen dietenak».

Horiek hala, dei egin zien euskal herritarrei gaur Santurtzira joateko. «Herritarrek eskubide osoa daukate borrokalari bati agur esateko, haren sendiari laguntza emateko eta Euskal Herriaren independentziaren eta sozialismoaren alde borroka egiteko. Gu Santurtzin egongo gara, Igor maite dugulako eta maite genuelako; Roberto maite dugulako eta maite genuelako, euskal borrokalari guztiak beza- la», adierazi zuen. «Herri honek eskubide osoa dauka, ardura politiko osoz, maite dituenak merezi duten bezala agurtzeko, euskal borrokalariak bezala», gaineratu zuen.

Bide horretan, Arnaldo Otegik garbi esan zuenez, gaur «Santurtzin gertatzen denaren ardura osoa Ibarretxe jaunak eta haren Barne Sailak» izango dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea