GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-04
Gaztañaga eta Troitiño askatzea galaraziko dute
·Zigorrak berrikustatzeari buruzko azalpenik ez du eman nahi Hernandok

Auzitegi Goreneko presidente Francisco Jose Hernandok ez du asmorik «Parot auzitik» abiatu duten zigorrak berrikustatzeko prozedura Kongresuan azaltzeko. Bitartean, Auzitegi Nazionalak bi presok kartzelan segitzeko lehen agindua eman du: Jose Inazio Gaztañaga eta Domingo Troitiño dira.

MADRID

Auzitegi Gorenak ezarritako jurisprudentzia berriak euskal preso politikoen zigorra luzatzeko mehatxua ekarri du. Mehatxua ez ezik, bi euskal presoren kasuan egia bilakatu da. Ostiralean Auzitegi Nazionalak 1973ko Zigor Kodearen ondoriozko zigorrak betetzen ari diren 180 preso ingururen errendentzioak berraztertzeko aginduko duela iragarri zuen, eta atzo dagoeneko zigorrak beteta kalera ateratzear zeuden bi euskal herritarrek espetxean jarraitzeko enkargua eman zion Espetxeetako Zuzendaritzari, hainbat berri agentziak ziurtatu zuenez.

Jose Inazio Gaztañaga eta Domingo Troitiño dira horiek. Lehenak 17 urte daramatza espetxean, eta bigarrenak, 19.

Hala ere, Goreneko presidente Hernandok ez du horretaz Kongresuan hitz egiteko asmorik. Legebiltzarraren gehiengoak egoera azaltzeko eskatu zion, baina hark eskutitza helarazi dio Manuel Marin Kongresuko presidenteari, gonbitari muzin eginez.

Hernandok esan duenez, han agertzeak bere «inpartzialtasunari» kalte egingo lioke.

Azalpenak emateko eskaera hori PSOEk egin zuen, Gorenak Unai Paroten auziaren inguruko epaia eman aurretik. Horri ere heldu dio Hernandoren erantzunak: «Eskaerak dagoeneko ez duela funtsik uste dut nik ­aipatu du gutunean­; izan ere, horretarako ahalmena duen auzitegiak guztiz argitu du kontua, eta zeuden zalantza guztiak ezabatu ditu».

Hori adierazteko, eskutitz horrekin batera Unai Paroten aurkako epaia erantsi du Francisco Jose Hernandok. Eskatutako agerraldi horrek ezin duela hori baloratzeko helburua izan gaineratu du. «Asmoa nik erabaki horien aldeko edo kontrako iritzia ematea balitz, proposamena ez zait bideragarria iruditzen», argudiatu du.

EAJko Margarita Uriak Hernandoren erantzuna «iraingarria» dela esan zuen. PSOEko Julio Villarubiaren ustez, «jokabide antidemokratikoa» du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea