GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-04
LHL aldatzea ukatu du Gasteizko Legebiltzarrak

GAZTEIZ

Lurralde Historikoen Legea (LHL) aldatzeko PPk egin zuen eskaera atzera bota zuen atzo Gasteizko Legebiltzarrak. Alderdi horrek batzar nagusiek onartzen dituzten arauak legetzat jo- tzea nahi zuen, baina Legebiltzarreko beste talde guztiak egitasmo horren aurka azaldu ziren.

Leopoldo Barreda izan zen PPren proposamena defendatu zuena, eta Juan Jose Ibarretxe Lakuako lehendakariari Kontzertu Ekonomikoa «bost axola» zaiola bota zion. Horregatik, EAJri «noizean behin arazoak sortu beharrean» konpontzeko eskatu zion Barredak.

Horrekin batera, Barredaren arabera, Ganbera horrek gai horri behingoz heldu behar dio, nahiz eta talde batzuek eztabaida horretatik «izurritetik bezala» alde egin. Bestela, PPren ustez, egitasmo hori ezinbestekoa da batzar nagusiek egiten dituzten arauen indarra babestu ahal izateko.

EAJren parlamentari Jose Antonio Rubalkabak «filibusterismo politikoa» egitea egotzi zion PPri etaIbarretxek beti Kontzertu Ekonomikoaren alde egin duela nabarmendu zuen.

PSEren izenean Jose Antonio Pastor aritu zen, eta PPri gai hori berriro aurkezteko «trikimailu legalak erabiltzea» leporatu zion. «Gai honen inguruan dagoeneko eztabaidatu du Parlamentu honek», gaineratu zuen.

«Marko berriaren beharra»

Ezker Abertzalea taldeko eledun Nekane Erauskinek, bestalde, egungo marko juridiko politikoarekin ados ez dagoela eta gainditu beharra dagoela nabarmendu zuen. EBko Oskar Matutek LHL aldatzeko «arrazoi nahikorik» ez dagoela esan zuen, eta arau foralak babestu behar direla gaineratu.

EAko Juan Porresek, berriz, Kontzertu Ekonomikoa «berdinen arteko ituna» dela gogora ekarri zuen, eta PPri Kontzertuaren garrantzia minimizatzen ez saiatzeko eskatu zion.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea