GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-03-04
- N1
Avironi garaipenak bakarrik balio dio

DONOSTIA

Avironek Romorantinen zelaian jokatuko du gaur, 20:00etatik aurrera, eta irabazteak bakarrik balio dio; izan ere, gaur aurrez aurre izango duen taldea jaitsierako borrokan arerio zuzena izango baitu.

Une honetan, Romorantonek bi puntu kentzen dizkio Avironi, eta baionarrek gaur garaipena lortzen badute, haien gainetik jarriko dira. Horrez gain, gainera, indar handia emango lieke, garaipen premia handia baitute zuri-urdinek. Une honetan ez daude jaitsierako postuetan, baina azken hirugarren dagoen Pauerekin puntuetan berdinduta daude, eta gaur galduko balute, ia segurutzat jo daiteke jaitsierako postu horietan sartuko direla.

Azkeneko partidetan Aviron ez da gaizki aritu, baina azkeneko bederatzi puntuetatik bakarra atera dute, eta horrek kinka larrian utzi ditu. Joan den larunbatean Paueren aurka jasotako porrotak min handia egin die, baina hori alde batera utzi beharra daukate, eta burua gaurko neurketan jarri, gaurko puntuak ere ezinbestekoak baitira.

Baionan zer gertatu den jakitea ez da erraza. Igoerako postuetatik oso gertu egotetik jaitsierakoak oso gertu izatera pasatu dira. Tartean esamesa eta zurrumurru ugari izan da, baita entrenatzaile aldaketa ere. Garbi dago, bestalde, neguko fitxaketekin ez dutela asmatu. Claudio brasildara bidali egin zuten, ez omen zen-eta Saramagnaren gustukoa, eta Ech Chergui ekarri dute Saint Etiendik. Garbi dago hor hanka sartu dutela.

Gaurko hamaikakoa hauxe izan daiteke: Ruffier, Lestage, Talmont, Sergent, Laporte, Chakir, Choplain, Vaz, Louit, Vareilles eta Ipharragerre. Hamaikako hori baieztatzen bada, Bouet, Legoul, Pardeilhan, Ech Chergui eta Darocha jokalariek aulkian geratu beharko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea