Liga irabazi zuen leku berera itzuliko da Biarritz
·Zuri-gorriak Parisen arituko dira 20.45etik aurrera, Staderen aurka
BIARRITZ
Berriro ere Parisen izango daBiarritz, gaur, 20.45etik aurrera, Staderen aurka jokatzeko. Oroitzapen ederrak datorzkio talde zuri-gorriari, pasa den ekainean hantxe bertan lortu baitzuen Liga gaur aurrez aurre izango duen taldearen aurka. Hilabete lehenago, ordea, talde berak, eta leku berean, Europako Kopako finaletik at utzi zuen. Beraz, oroitzapen ederrekin batera horren onak ez direnak ere badira.Partida handia iragartzen da. Staderi min egin zion etxean Liga galtzeak, eta gutxienez gaur sailkapeneko lehen sailkatua mendean hartu nahi du. Talde indartsua daukate aurten ere paristarrek, baina sailkapenean laugarren daude, Biarritzengandik zortzi puntura. Alde hori gaur murriztekotan dira. Biarritzentzat urte sasoi bikaina da hau. Ligari tamaina hartzea asko kosta zitzaion, lesioak ere ugari izan baitira, baina denak osatzen joan diren bezala, taldea indartzen joan da, eta azkenaldian sekulako maila erakutsi du. Entseguak egiteko erraztasun handia erakusten ari da, eta horri esker bederatzi puntu gehigarri ere lortu ditu. Staderen ahalmena ere hori da, erasoa, eta horiek ere entseguak erraz egiten dituzte. Biarritzek dituen bezainbeste puntu gehigarri lortu dituzte. Ligako entsegu gehien egiten dituzten bi taldeak izango dira aurrez aurre, erasoan dauden bi talderik onenak, alegia. Biarritz, ordea, ez dabil erasoan bakarrik ongi, atzean ere punturik gutxien jasotako taldea da, eta horrek argi eta garbi uzten du zuri-gorriek duten maila. Aurten Ligaz gain, Europako Kopa ere nahi dute, eta helburu hori bete nahian dabiltza, iaz Liga bakarrik lortu baitzuten.
Aldaketa batzuk
Jokalarien artean, Biarritzek Marlu eta Gaitan ditu min hartuta. Lehenengoa laster itzultzeko moduan izango da, baina bigarrenak heldu den denboraldira bitarte geldirik egon beharko du. Gainerantzean denak prest daude, baina entrenatzaileak Balan eta Thion deialditik kanpo utzi ditu. Partida asko ari dira jokatzen, eta oraindik asko geratzen dira. Gaurkoan etxean geratzea ongi etorriko zaiela pentsatu dute entrenatzaile zuri-gorriek.Stadek ere ez dauka aparteko bajarik, eta gaur ahal duen hamabostekorik onena zelairatzen saiatuko da Biarritz mendean hartzeko. Gaurko partida honek bi ondorio izan ditzake. Alde batetik, Biarritzek irabazten badu, paristarrei daukan aldea gehitu egingo dio; galtzen badu, berriz, gertuago izango du. Hala ere, gertatzen dena gertatu, partida honek etxekoentzako garrantzi handiagoa du, galduta ere, Biarritzek lehen bi postuetan jarraituko baitu, eta Stadek, galduko balu, finalerdietan sartzeko postu hori ere arriskuan jarriko litzaioke, nahiz eta oraindik lehen fasea amaitzeko jardunaldi asko geratzen diren. 80.000 ikusle batuko dira partida ikusteko
Biarritzek eta Stadek gaur Parisen jokatuko duten partida
ikusteko sekulako jendetza batuko da. Ikusmin handia piztu du, eta nahiz eta
norgehiagoka Frantziako Canal + telebista kateak zuzenean eskainiko duen,
sarrera guztiak agortuta daude, eta 80.000 ikusle izango dira neurketa zuzenean
ikusteko asmoarekin. Euskal Herritik ez dira zale asko joango, baina Parisen
bizi diren euskaldun asko joango dira Biarritz animatzera; beraz, zuri-gorriei
ere ez zaie harmailetatik animorik faltako. -
|