GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-04
Amalur ARTOLA
Pausoz pauso, eskubide ororen bila
Urtarrilean ekin zioten Ikasle Abertzaleek ikasleen eskubide demokratikoak aldarrikatzeko kanpainari eta, tarte horretan, ehunkaikasle mobilizatu dira hainbat ikastetxetan. Eskola ezin da ulertu ikaslerik gabe, nola ulertu ikasleak aintzat hartzen ez dituen eskola?

Minimo demokratikoak. Horixe da Ikasle Abertzaleek aldarrikatzen dutena eta horixe izan da urtarriletik aitzina garatu duten kanpainaren muina. Euskal ikastetxeetako ikasleek greba egiteko aukera, antolatu eta batzartzeko eskubidea eta adierazpen askatasuna izan nahi dute, eta argi eta garbi agertu dute eskola gehienetan eskubide horiek ukatu egiten zaizkiela.

Norbanakoarenak diren eskubideez gain, ikastetxeetako «kontrol soziala» izan da kanpainan landu duten beste puntuetako bat. Zenbait ikastetxetan izaten diren kamera eta indar polizialen presentzia salatu dute ikasleek, eta «presio errepresiboa desagertzea» aldarrikatu dute.

Ikasleek badakite eskubide horiek eskuratze bidean lan mardula egin beharko dutela, ikastetxe bakoitzeko egoeratik abiatuz landu beharko dituztela ekimenak, eta lorpen bakoitzaren ondoren borroka berri bat hasten dela. Eta ez dute etsitzeko inolako asmorik.

kanpainaren fruituak

Pentsamendu horiek buruan ekin zioten urtarrilean eskubide demokratikoen kanpainari, eta, iragan diren asteei begira, nabarmentzekoa da zenbait ikastetxetan aurrera eramandako ekimenek beren fruituak eman dituztela.

Portugaleteko Astileku eskolako DBHko ikasleek manifestazioa egin zuten ikastetxe barnean greba eskubidea ukatzen zitzaiela salatzeko, baina ezusteko galanta hartu zuten zuzendaritzak manifestazioa baimendu eta ikasleen ordezkariekin araudia negoziatzeko prest agertu zirenean.

Laudioko institutuan, berriz, ikasleek hitzaldi bat antolatu nahi izan zuten, eta, zuzendaritzaren ezezkoaren aurrean, ekimenaren aldeko sinadura bilketari ekin zioten. Beharrezko izenpe guztiak batu ostean itzuli ziren zuzendaritzara, eta, ezinbestean, baiezkoa eman behar izan zieten. Kontatzen dutenez, hitzaldiaren eguna iritsi zenean, institutuko arautegian sartua ez zegoen arau bat erakutsi zieten, hitzaldia ezingo zela aurrera eraman esan, eta, irtenbide bezala, geldialdira deitzea proposatu omen zieten. Horrenbestez, hitzaldira joan ziren 68 ikasleek hutsegitea jaso zuten.

Gertaeraren ostean, salaketa ekimena egin zuten. Hiru ikastetxeetako kideek hartu zuten parte bertan, eta, guztira, 150 pertsona inguru batu ziren Laudioko institutuko zuzendaritzaren aurrean. Presioaren aurrean, zuzendaritzak ikasleekin biltzeko konpromisoa hartu zuen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dos muertos y un clamor de solución
Ekonomia
La represión policial volvió a Gasteiz otro 3 de marzo
Mundua
Rusia ofrece su ayuda a Hamas durante una reunión oficial en Moscú que EEUU ve «útil»
Euskal Herria
La Ertzaintza reprime actos por las víctimas de la dispersión y del 3-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea