GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-10
Ipar Euskal Herriko musika, Donostian
·«Iparraldea bertan!» izenburuko programa ospatuko da martxoan zehar Koldo Mitxelenan

DONOSTIA

“Iparraldea bertan!” izenburupean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean martxorako. Ipar Euskal Herriko musika kantaldia eta hitzaldi bat izango dira datozen egunetan, guztiak 19.30ean. Mixel Etxekoparrek eta François Rossek emandako kontzertuekin hasi zen atzo egitaraua.

Martxoaren 16an, berriz, “Ene guduak” hitzaldia egingo da. Pierres Xarriton ariko da hizlari lanetan. Ideia berriak ekarri ditu eta haien alde borrokatu izan da urteetan.

Martxoaren 23an, Pil-Pil taldearen emanaldia ikusi ahal izango da. Alexandre, Bernadette eta Jojo Bordebaray ariko dira kantuan, eta Mixel Thikoipe eta Philipe Albor, berriz, gitarrarekin. Egitasmoa amaitzeko, martxoaren 30ean beste kantaldi bat izango da. Oraingoan, Dominica eta Niko Etxart aita-semeak ariko dira kantuan. Aitak kanturako zaletasuna igorri zion. Nikok rock-and-roll doinuak jo ditu gehienbat.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Geldialdi eta elkarretaratzeak izan ziren langile eta ikasleen erantzuteko moduak
Euskal Herria
Arnaldo Otegi: «Miles de personas han dado un paso más para construir nuevas condiciones»
Euskal Herria
La denuncia de la política carcelaria, hilo conductor de cientos de movilizaciones
Euskal Herria
Euskal Herriarekin muga egiten duten lau errepidetan lehergailu bana jarri du ETAk
Jendartea
Aparece muerto un preso común, el octavo en los dos últimos años
Euskal Herria
Decenas de miles de ciudadanos apoyan los actos contra la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea