GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-10
Greba eta mobilizazio eguna: lan uzteak
Geldialdi eta elkarretaratzeak izan ziren langile eta ikasleen erantzuteko moduak
«Enpresaburuen eta botere publikoen mehatxuen gainetik», milaka lagunek bat egin zuten greba deialdiarekin. Batzuek egun osoko geldialdia egin zuten, besteek ordu batekoa edo bikoa, hainbatek elkarretaratzeak egin zituzten... LABek deialdiak izandako jarraipenaren berri eman zuen prentsa adierazpen batean.

DONOSTIA

Greba deialdiak erantzun nabarmenena tabernetan eta komertzio txikietan izan zuen, baina hainbat enpresaren funtzionamenduan ere izan zuen eraginik, baita irakaskuntzan eta erakunde publikoetan ere.

LABek igorritako datuen arabera, egun osoko greba egin zuten enpresotan: Bilboko Amarradores del Puerto; Lizartzako Insalus; Tolosako Leibi eta Papelera Kalparsoro; Berriatuako Cicaucho, Cauchos Tolosa, Matitor Iberica, Zabala Tailerrak, Garbotza Industria gunea (langileen %90), Bekobentza Industria gunea (%100) eta Cautobe; Etxebarriko Eika eta Galartza Industria gunea (%60); Markinako Canteras eta Lekoizpe Industria gunea (%100); Arrasateko Fagor Ederlan, Asmobi, Ibaiker eta JMA; Bergarako Geisser, Fit Automotion, Rodamientos Eder eta Orni; Goierriko Anpo/Poyan; Urolako Biele eta Glual;Gizaburuagako Caucho Tiuna Injection eta Okamika Industria gunea (%90); Oñatiko Nemesio Zubia; Donostiako Poligono 27 (%50), Aulki, Berofil, Zabaltzen eta AMR; Urnietako Talleres Mendi; Hernaniko Celulosas, Talleres Mitxelena, Cristaleria Hernani, Escoiner, Ulia, Metalurgicas Lastaola, Kidelan, Robolan eta Graficas Hernani; Lasarte-Oriako Antza; Usurbilgo Fagor Luzuriaga; Antzuolako Balzers Elay; Elgetako Alfa Deco; Sakanako Ispordin, COOP eta Fiberblade; Deba bailarako Iberleiber, CME eta Giauto; Elgoibarko Rodisa; Eibarko Alfa; Aiarako Talleres Gometegi; Durangoko Camelot, Bruss (20 langile) eta Odi Bakar (%10); Pasaiako Talleres Mecanicos; Zornotzako Sortzen eta Estampaciones Bizkaia (100); Ermuko Tenneco (50); Mallabiako Envasa (%50); Urdiaingo Viscofan eta Artoa; Etxarri-Aranazko Omnia, Prosimed eta Olestu; Erandioko Cables y Alambres;eta Gernikako Industria gunea (%25).

Lezoko, Oiartzungo, Zizurkilgo, Hernaniko, Elduaingo, Lizartzako, Leaburu-Txaramako, Bakaikuko, Goizuetako, Etxarri-Aranazko eta Arbizuko udaletan ere egun osoko greba egin zuten langileek; baita Oiartzungo kiroldegikoek, Zizurkilgo haurtzaindegikoek, Sakanako Mankomunita- tekoek eta Uharteko haurtzaindegikoek ere.

Baita irakaskuntzan ere

Irakaskuntzan, erabateko geldialdia egin zuten Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan; Hernaniko Langilen; Donostiako Aitor Ikastolan eta Ategorrieta, Egia, Antigua eta Groseko haur-eskoletan; Zestoako, Urretxuko, Lezoko, Asteasuko eta Legazpiko haur-eskoletan; Orereta Ikastolan; Pasaia-Lezo Lizeoan; Antzuolako Ikastolan; Laudioko Ikastolan; Gasteizko AEKn, Hikan eta Mendebalde Institutuan; Bernedo Ikastolan; Lekeitio Ikastolan; Ondarroa Ikasto- lan; Kurutziaga Ikastolan; Galdakaoko Eguzkiberri Ikastolan; Igorre Ikastolan; Legutioko Garazi Ikastolan; Leioako Betiko Ikastolan; Sopelako Ander Deuna Ikastolan; Algortako San Nikolas Ikastolan;Etxarriko Langile Ikastolan; Usansolo Unkina eskolan; Basauriko Urbi Institutuan; Derioko Txorierri Institutuan; Tolosako Laskurain eta Orixe institutuetan; Villabonako Fleming Institutuan; Alegiako Jesusen Bihotza ikastetxean; eta Basauriko Ariz Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzetako begiraleek ere hala egin zuten.

Horiez guztiez gain, sindikatu abertzaleak agertu zuen beste horrenbeste enpresa, ikastetxe eta udal zerbitzutan ordubete, bi ordu edo denbora tarte handiagoko geldialdiak egin zituztela. Beste hainbatetan, langile kopuru batek egin ei zuen greba. «Beste batzuetan, berriz, batzarrak lotesleak zirelako, egin nahi zutenek ezin izan dute egin». Elkarretaratzeak ere egin zituzten hainbat tokitan langileek eta ikasleek.



Apuntes
También cerró Euskal Etxea de Barcelona

BARCELONA.­ Los ecos de lo acontecido la semana pasada y de la convocatoria de huelga y movilización de la izquierda abertzale llegaron hasta Barcelona, donde los quince trabajadores de la Euskal Etxea de la capital catalana, en una asamblea celebrada el martes, decidieron cerrar el centro cultural todo el día de ayer.

Amplio seguimiento en bares y comercios

DONOSTIA.­ El seguimiento de la huelga tuvo especial repercusión en las entidades bancarias y comercios situados en los centros urbanos. Fueron muchas las localidades en los que prácticamente todos cerraron. Hubo sitios en los que pararon toda la jornada; en otros, lo hicieron por una hora (Zestoa o Orozko), por dos (Azpeitia, Lasarte-Oria, Soraluze...) o por cuatro (Lazkao).

«A punto de ponerles las esposas»

DONOSTIA.­ Los piquetes informativos que salieron a la calle por la mañana sufrieron un especial hostigamiento policial. La Ertzaintza identificó a 30 personas en Durango y a 20 en Algorta; en Oiartzun, cargó contra un grupo de vecinos que informaba de la jornada de protesta; y en Urduña, «han identificado a cinco personas y les ha faltado un pelín para ponerles las esposas y llevárselas detenidas», explicaron vecinos a GARA.

Portugalete, Santurtzi y Hospital de Basurto

BILBO.­ En Santurtzi (donde ya hubo huelga la pasada semana) y Portugalete, localidades de Igor Angulo y Roberto Sainz, la jornada tuvo una importante incidencia. En el Hospital de Basurto (lugar de trabajo de Sainz), a llamada de los sindicatos, se realizó un paro y una concentración. Lo mismo ocurrió en otros muchos centros hospitalarios.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Geldialdi eta elkarretaratzeak izan ziren langile eta ikasleen erantzuteko moduak
Euskal Herria
Arnaldo Otegi: «Miles de personas han dado un paso más para construir nuevas condiciones»
Euskal Herria
La denuncia de la política carcelaria, hilo conductor de cientos de movilizaciones
Euskal Herria
Euskal Herriarekin muga egiten duten lau errepidetan lehergailu bana jarri du ETAk
Jendartea
Aparece muerto un preso común, el octavo en los dos últimos años
Euskal Herria
Decenas de miles de ciudadanos apoyan los actos contra la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea