GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-10
Euskal Herriarekin muga egiten duten lau errepidetan lehergailu bana jarri du ETAk
ETAk lehergailu bana jarri zuen atzo Euskal Herriaren mugan dauden lau errepidetan. Bik eztanda egin zuten Kantabrian eta Logroñon, eta ez zuten eragin kalte handirik, polizia-iturrien arabera. Hala ere, auto ilara luzeak sorrarazi zituzten. Burgos partean, lehergairik gabeko zaku bat soilik topatu zuten, antza erakunde armatuaren anagrama zeukana. Zaragozako Gallur herri parean, berriz, ez zuten ezer aurkitu, zartatuta egotea ukatu ez bazuten ere.

BILBO

Euskal Herriarekin muga egiten duten lau errepidetan le-hergailu bana jarri zuen ETAk: Bizkaitik Kantabriarako erre-pidean (A-8), Gasteiz eta Burgos arteko autobidean (AP-1), Iruñea eta Logroño artekoan (N-111) eta Iruñea eta Zaragoza artekoan (AP-68). Lehergailuak non zeuden zehaztasunez azaldu eta 7.00etatik 9.00ak bitar- tean eztanda egingo zutela ohartarazi zuen erakunde armatuaren izenean ari zen norbaitek, 6.35 inguruan Gipuzkoako DYAra egindako deian. Zein kilometroren artean zeuden ere azaldu zuen.

Lehenengoa 8.10 aldera lehertu zen A-8 autobidean, Onton (Castro Urdiales) herriaren parean, 140 eta 142 kilometroen artean. Bertan dagoen biaduktua sostengatzeko zutabe baten oinarrian agertu zen lehergailua. Ordurako, baina, Guardia Zibilak errepidea itxia zuen. Gobernu espainoleko Kantabriako ordezkaritzaren buru Agustin Ibañezek, informazio agentziek aipatuta, indar txikiko lehergailua izan zela ziurtatu zuen, eta kalterik ia ez zuela eragin gaineratu.

Zehazki, lehergailua «gehienez ere hiru kilo lehergaiz osatuta» zegoela azaldu eta lurrean bi metroko zuloa egin zuela gaineratu zuen. Eztandaren ondorioz biaduktuan artesiak sortu zirela ezeztatu zuen Ibañezek, baina «badaezbada» adituek biaduktuaren estruktura az- tertzen jarraituko dutela jakinarazi zuen.

Hala eta guztiz ere, errepidea hiru orduz inguru itxita egon zenez gero, auto ilarak sortu ziren, hiru ordukoak baino lu-zeagoak, Kantabriako presidente Miguel Angel Revillak adierazi zuenez. Guardia Zibilaren iturriek, ostera, sei kilometro-ko auto ilara sortu zela azaldu zuten. Bilborako bidea 9.40 aldera ireki zuten.

10.00ak aldera, Iruñea eta Logroño arteko N-111 errepidearen zubi batean bigarren lehergailu batek eztanda egin zuen, bidearen albo batean, errepidearen 83,3. kilometrotik hamar metrora. Iturri ofizialen arabera, lehergailu hori ere indar txikikoa izan zen, lehergai kopurua ezagutarazi ez bazuten ere. Kasu horretan, kalte material handirik ere ez zuen eragin Miranda de Ebrotik hurbil zartarazi zuten lehergailuak.

ETAren izenean abisu bat jaso ostean, hor ere ingurua hesitu zuen Guardia Zibilak, eta, helikoptero baten laguntzarekin, Viana herriaren eta La Papelera del Ebro lantegiaren artean dagoen pinudia miatzen aritu zen. Zehazki, Nafarroako herritik bost kilometrora eta Logroñotik lau kilometrora dagoen alderdian.

Aurreko lehergailuaren kasuan bezala, N-111 errepidea ere itxita egon zen. Logroñora joan nahi zuenak NA-601 errepidea hartu behar zuen; Iruñera joaten ziren ibilgailuak, berriz, NA-112 errepidetik desbideratu zituzten. Hala eta guztiz ere, auto ilara luzeak sortu ziren. Eguerdia baino lehenago ireki zuten errepide zati hori.

Burgosen gatza omen zegoen

Gasteiz eta Burgos arteko autobidean, berriz, erakunde armatuaren anagramarekin markatuta omen zegoen zaku bat aur- kitu zuten eta, informazio agentziek aipatutako polizia-iturrien arabera, barruan ez zegoen lehergairik. Izan ere, egunean hainbat komunikabidek zabaldutako informazioaren arabera, «gatza» omen zegoen zakuaren barruan.

Gobernu espainolaren Burgosko ordezkaritzak ziurtatu zuen Gipuzkoako DYAri egindako abisua «mehatxu faltsua» izan zela. Polizia-iturriak jakinarazi zuen zakua AP-1 errepideko 73. kilometroan aurkitu zutela. Baina deitu zuenak lehergailua errepide horren 76 eta 74 kilometroen artean zegoela azaldu zuen, agentzien arabera; hau da, Cabriana zentraletik hurbil.

Gasteiz eta Burgos arteko autobide hori 8.00ak aldera itxi zuen Guardia Zibilak, eta errepidea itxita egon zen bi orduz. Zakua aurkitu eta barruan zegoen materiala lehergaia ez zela ikusi ondoren, ireki egin zuen errepidea, iturri beraren arabera.

Gipuzkoako DYAk abisua jaso zuenetik, Iruñea eta Zaragoza arteko AP-68 errepidea izan zen itxi ostean ireki zuten azkenengoa, Guardia Zibilak ezin izan baitzuen lehergailua aurkitu. Deitu zuenak emandako zehaztapenen arabera, Tuterako eta Zaragozako Gallur herrien artean zegoen jarrita laugarren lehergailua; 245 eta 247 kilometroen artean, hain zuzen.

Errepide zati hori 7.40tik 11.00k artera itxita eduki zuten, baina ordaindu beharreko autobide zati horretan ez zuten ezer aurkitu guardia zibilek, hainbat aldiz miatu arren, agentziek azaldu zutenez. Lehergailurik ez zutenez aurkitzen eta erakunde armatuak emaniko ordutik bi ordu pasatu zirenez gero, bidea irekitzea erabaki zuten.

Hala ere, lehergailua bilatzen jarraitu zuen Guardia Zibilak, Gobernu espainolaren Aragoiko Ordezkaritzako buru Javier Fernandezek adierazi zuenez. «Lan zorrotza egin da eta, gainera, hainbat alditan egin dute miaketa, baina ez da ezer aurkitu», adierazi zuen.

Miaketan «zorterik ez»

Orduan, beste bi kilometrora zabaldu zuten miatzeko eremua baina ez zutela zorterik izan azaldu zuen. Fernandezek jakinarazi zuenez, bidean bilatzeaz gain, «inguruan dauden zelaietan» ere bilatu zuten. Lehergailu batek sorraraz ditzakeen zuloen bila ere aritu omen ziren guardia zibilak atzo Iruñea eta Zaragozako errepide horretan.

AP-68 autobidea itxita egon zen bitartean, autoak N-232 errepidetik desbideratu zituzten. Errepide horrek Tutera eta Logroño Zaragozarekin lotzen ditu. Agentziek aipatutako polizia iturrien arabera, ez ziren auto ilara handirik gertatu.



Zapatero: «Indarkeriak ez du etorkizunik»
Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak horrelako ekintza «izugarri» eta «indarkeriakoek» etorkizunik ez dutela «ez Euskadin, ezta Espaina osoan ere» ohartarazi zuen atzo, eta ETAk jarritako lehergailuak aipatu zituen. Granadan eginiko adierazpenetan, atzoko jazoerak gogor gaitzetsi zituen. -



«Ya basta de decir que, como ETA no mata, todo va bien»

BILBO

La colocación de cuatro artefactos en distintos puntos de la frontera de Euskal Herria fue duramente criticada por los gobiernos de Lakua y Madrid, así como por los representantes de la mayoría de los partidos políticos vascos.

El consejero de Justicia del Ejecutivo de Gasteiz, Joseba Azkarraga, advirtió a ETA que «quienes se empeñan en poner bombas, quienes siguen creyendo en la efectividad de aterrorizar a ciudadanos de este país, deben tener claro que no hay camino posible de paz mientras persistan en esa vía».

Azkarraga, que consideró «intolerable» que «se extorsione a empresarios», aseguró que «ya basta de transmitir que como ETA no mata desde hace mil días aquí no pasa nada. Ya basta de transmitir que todo va muy bien» .

La secretaria de Comunicación de Eusko Alkartasuna, Onintza Lasa, afirmó que «a través de la violencia jamás se construirá un país», y el líder de EB, Javier Madrazo, indicó que «las bombas, la kale borroka y las campañas de extorsión están llevando el proceso de paz al abismo». IUN también se posicionó en ese sentido, a través de un comunicado.

Dinamitar Anoeta

UPN instó a «no bajar la guardia porque ETA sigue ahí» y pidió al Ejecutivo de Zapatero que «recupere el consenso de todos los demócratas en torno al Pacto por las Libertades para lograr el final de la barbarie».

El presidente del PNV en Nafarroa, José Angel Agirrebengoa, aseguró que «los actos violentos, la colocación de bombas, los ataques a sedes sindicales y políticas y la extorsión a empresarios, lejos de minimizarse, se están intensificando», y no dudó en afirmar que «la izquierda abertzale oficial ha tomado la decisión de dinamitar la Declaración de Anoeta».

Desde el PSE, Rodolfo Ares expresó su solidaridad con aquellas personas «que han sufrido retenciones por estos criminales» y añadió que «la única opción que le queda a ETA es abandonar las armas». Alfonso Mateo (PSN) manifestó que «los violentos nunca conseguirán rédito político».

Por su parte, el ministro español de Interior, José Antonio Alonso, aseguró que «el Estado de Derecho no va a retroceder ni un sólo mi-límetro en su lucha contra el terrorismo». Igualmente, el ministro de Justicia, Juan Fernando López Aguilar, subrayó la «determinación» del Gobierno del PSOE ante ETA.

Los sindicatos UGT y CCOO también criticaron la colocación de los artefactos y, desde Gesto por la Paz, esperan que ETA «anuncie su desaparición».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Geldialdi eta elkarretaratzeak izan ziren langile eta ikasleen erantzuteko moduak
Euskal Herria
Arnaldo Otegi: «Miles de personas han dado un paso más para construir nuevas condiciones»
Euskal Herria
La denuncia de la política carcelaria, hilo conductor de cientos de movilizaciones
Euskal Herria
Euskal Herriarekin muga egiten duten lau errepidetan lehergailu bana jarri du ETAk
Jendartea
Aparece muerto un preso común, el octavo en los dos últimos años
Euskal Herria
Decenas de miles de ciudadanos apoyan los actos contra la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea