GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-10
«Embedded» lanak komunikabideen eta boterearen arteko elkarlana salatzen du
Gaur eta bihar Izpuran estreinatuko du Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak Tim Robbins aktore eta zuzendari estatubatuarrak idatzitako antzezlan satirikoaren frantsesezko bertsioa. «Embedded»ek ezagutzera ematen du Irakeko gerran komunikabideek AEBetako Gobernuaren gezurrak estaltzeko egin zuten prozesua.

IZPURA

“Erreklutatuak” (“Embedded”) da asteburu honetan EuskalHerrian lehen aldiz ikusgai izanen den antzezlanaren izena. Izenak dioen bezala, 2002ko urritik 2003ko ekainera artean «erreklutatuak» izan ziren kazetarien istorioa kontatzen du. Antzezlanak argi uzten du komunikabide handien eta botere politiko-militar-industrialaren artean dagoen sarea.

Estatu Batuetako Etxe Zuriak Iraken zeuzkan helburuak lortu ahal izateko esan zituen gezurrak komunikabideek nola ezkutatu zituzten aditzera ematen du antzezlanak. Bushen Gobernua eta hedabideen arteko lotura hertsiak agerian uzten ditu.

“Embedded” Estatu Batuetan zortzi hilabetez izan da antzeztua, New York eta Los Angelesen, eta Europan Londresko Riverside Antzokian ere ikusgai izan zen antzerki garaiko irekieran. Petit Théâtre de Pain konpainiarekin komunikabideen jokaeraren berri ematen duen lan honek Europan zabalera handiagoa izanen du.

Kontinente zaharrean dagoen egoera Estatu Batuetakoarekin ezin konpara badaiteke ere, hedabideen manipulazioa eta bideratzea gero eta nabariagoa den une honetan, gizartea iratzarriko duen gidoia aukeratu dute taldekideek. Hala, bada, Boterean daudenen mekanismoak haustea bilatzen dute antzezleek gizatasunez betea dagoen libelo satiriko eta kementsu honekin.

Le Petit Théâtre de Pain hainbat hizkuntza eta kultura dituzten hamar pertsonek osatzen dute. Konpainia horren ezaugarri nagusiak eleaniztasuna eta izaera ibiltaria dira. Proposamen kultural eta sozialak partekatzearen aldeko xedearekin antzerki bizi eta mestizoa asmatzen saiatzen dira aldiro. Taldea Georges Bigot zuzendariaren inguruan sortu zen. Théâtre du Soleil-eko aktore zena Bordeleko unibertsitatean izan zen irakasle, eta han ezagutu zuten elkar orain konpainia osatzen duten aktoreek.

Estatu frantsesean zehar bira egin ondoren, Hendaian ikusi ahal izango da maiatzaren 20an eta Biarritzen 27an.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Geldialdi eta elkarretaratzeak izan ziren langile eta ikasleen erantzuteko moduak
Euskal Herria
Arnaldo Otegi: «Miles de personas han dado un paso más para construir nuevas condiciones»
Euskal Herria
La denuncia de la política carcelaria, hilo conductor de cientos de movilizaciones
Euskal Herria
Euskal Herriarekin muga egiten duten lau errepidetan lehergailu bana jarri du ETAk
Jendartea
Aparece muerto un preso común, el octavo en los dos últimos años
Euskal Herria
Decenas de miles de ciudadanos apoyan los actos contra la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea