Sare publikoak sexu aldaketa ez onartzea salatu du Gehituk
DONOSTIA
PSEren eskariz, sexu aldaketa Osakidetzak bermatzeko proposamena eztabaidatu dute berriki Gasteizko Legebiltzarrean, baina neurria ez dute onartu; izan ere, osasun arloaren lehentasunetako bat ez dela argudiatu dute. Gogor salatu du Gehituk ukapen hori, «pertsona transexualak osasunaren sare publikotik kanpo uztea adierazten duelako».
Plataforma horrek, hala ere, sexua aldatzeko operazioa Osakidetzaren eskuetan uzteko eskatu du beste behin, eta arrazoi hauetan oinarritu da: tratamendu hori transexualen «bizi larrimina eta sufrimendua» arintzeko eta gizartean berdintasuna lortzeko era bakarra da; sare publiko batek zerbitzuak gutxitu beharrean areagotu egin beharko lituzke eta pertsona horien eskaria «kapritxoa» baino gehiago sufrimendua arintzeko modua da.
|