EHBEk koordinazio bilera egingo du bihar
HENDAIA
Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE) koordinazio bilera eta elkarretaratzea egingo ditu bihar, Hendaiako eskolan. Bi hilabetetik behin egiten duten bilkura horretan, herrietako lan-talde guztiak 50 bat lagun inguru elkartzen dira orain artean egindako ekimenak aztertu eta hurrengo hilabeteetako lan-ildoak zehazteko.
«Aldi bakoitzean, leku desberdina hautatzen dugu bilera egiteko. Hala, lekuan lekuko errealitateak eta hezkuntza gatazkak aztertzen ditugu», azaldu zuen EHBEko kide batek. Oraingo honetan, Ipar Euskal Herriko egoera izango dute mintzagai lehenik eta behin, eta ondoren, gai ordenari helduko diote.
«Euskalduntzeari dagokionez, Iparraldeko hezkuntza ereduak betetzen duen edo dezakeen funtzioa eta AEKren papera aztertuko ditugu», adierazi zuen.
Aipaturiko bileraz aparte, elkarretaratzea ere egingo du EHBEk. Hitzordua goizeko hamarretan izango da herriko etxearen aurrean.
|