- Idi-probak
Intxortaren uztarriak eraman ditu Aiako mantak
DONOSTIA
Arientzarenak den baina Intxortaren izenean aritu den idi pareak eraman ditu amaitu berri diren Aiako probak. Lehen asteburuan haren idiek egindako marka inork ezin izan du hobetu, eta azkenean garaipena eraman ahal izan dute.49 plaza egin zituzten, Urrutia aurretik, eta Iketza
atzetik zirela, eta inork ezin izan zuen horiek egindakoa hobetu. Gainera,
bigarren sailkatu zen Artolaren idiei bost plaza pasako aldea kendu
zien.
Bihar eta astelehenean Gatikan izango dira probak, bertan zortzi idi pare neurtuko dira, eta egun bakoitzeko lau izango dira. Kintopekoak izango dira.
Nafarroa
Nafarroako herri kirol jolasei emango zaie hasiera etzi 11.00etatik aurrera Etxarri Aranazko pilotalekuan. Bertan, alebin, infantil eta kadete mailako gaztetxoak arituko dira lehian. Sokatira eta proba konbinatuak izango dituzte egin beharrekoak. Talde asko izango dira lehian, batez ere infantilen mailan, eta hori pozteko berria da.
|