GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-11
Liburuen eskaintza, inoiz izan den zabalena Sarako Idazleen Biltzarrean
Apirilaren 17an Saran ospatuko den Idazleen Biltzarrean euskarazko 60 obra eta frantsesez idatzitako 110 liburu aurkeztuko dira, orain arteko eskaintzarik zabalena, hain zuzen ere. Bi urtero banatzen diren Biltzar Sariak aurten Claude Dendaletche mendizaleari eta Piarres Xarriton euskaltzaleari emango dizkiete, egin duten lanagatik

SARA

23. aldiz egingo da aurten Sarako Biltzarra, eta azken urteotako joerari jarraiki, arrakasta handia izatea espero dute ekitaldiko antolatzaile diren Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak. Harrera ona lortzeko baliabideak ezarri dituzte, aurtengo Biltzarrak hazkundea ez baitu bakarrik liburuen kopuruan izango; orokorrean, inoiz baino parte-hartze handiagoa izango du. Sekula parte hartu izan duten idazle, elkarte, argitaletxe, kazeta eta aldizkari baino gehiago izanen dira present heldu den astelehenean.

Bi urtero egiten duten legez, antolatzaileek bi idazle omenduko dituzte egindako lan guztiagatik. Aurten bi eremutan ekarpen handia egin duten bi pertsonaia handiri emango dizkiete Biltzar Sariak. Piarres Xarriton bere bizi luzean euskaldunen eta Euskal Herriaren alde egin izan duen lanagatik omenduko dute. Eremu askotan aritu izan da euskal kultura defendatzen. Euskaltzain gisa eginiko lanaz gain, erlijioa, kultura, ekonomia eta gizartean indar handia erakutsi izan du.

Claude Dendaletche biologo eta geologo mendizale eta kulturzale sutsuak 25 liburu idatzi ditu, eta beste 40 bat liburutan ere lagundu izan du bere bizitzan. Horietariko askotan Pirinioak eta euskal kultura izan ditu mintzagai. Haien artean aipatzekoa da «Pirineoak, gida bibliografiko ilustratua 1545-1955» lan handia, 12 urteko bilaketa lanaren emaitza. Idatzitako lanez gain, beste arte adierazpenek ere izanen dute bere tokia Saran.

Oihaletxean zenbait artisten margo eta eskulturak jarriko dituzte. Esaterako, Juan Gorritik Sarako eliza erre zenean hango egur erreekin egin zituen lanak ikusi ahal izango dira. Bestalde sala handian Biltzarra hartzen duen herri lapurtarrak 30. hamarkadan zuen itxura ezagutzeko Joxe Elosegi tolosarraren argazkiak jarriko dituzte ikusgai. 70 urtez gordea izan den «Sara 1936-1939» erakusketaren lekukotasun paregabea ere eskainiko dute antolatzaileek aurten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cae el CPE gracias a la lucha en la calle
Euskal Herria
El juicio contra Otegi acaba sin que el fiscal pueda esgrimir ninguna prueba en su contra
Mundua
Un escrutinio de infarto en Italia arrojaba un empate y dejaba en mal lugar a los sondeos
Euskal Herria
Firmantes de Ahotsak subrayan su valor para una futura mesa de partidos
Euskal Herria
Los seis encarcelados en México serán extraditados «en dos o tres semanas»
Ekonomia
Las protestas ciudadanas obligan al Gobierno francés a retirar el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea