GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-04-11
Hartzekodunen lehiaketa eskatu du Casa Sancenak
·Iruñeako enpresako hogei langileek «enpresa bideragarria» dela baieztatu dute

Iruñeako Agustinoen Industrigunean dagoen Casa Sancena enpresaren bi bazkideek enpresa likidatu nahi dute, eta behin eskaera eginda, epailearen erabakiaren zain daude orain langileak. Guztira hogei pertsonak egiten dute lan bertan, eta horiek bazkideen «utzikeria eta axolagabekeria» salatu dute.

IRUÑEA

Casa Sancena enpresako hogei langileak «itxieraren zain» daudela salatu dute. «Oso une latza da guretzat», baieztatu du ildo beretik lantokiko LABeko ordezkariak, Jaime Plak. Izan ere, enpresak hartzekodunen lehiaketa eta haren likidazioa eskatu du, eta, ondorioz, langileek beldurrez ikusten dute etorkizuna. «Ez dugu soldatarik jasotzen, eta ezin dugu ez eta langabeziara jo ere», esan du Plak. Sancena altzairuzko hiri-altzariak egiten dituen enpresa da.

«Epailearen erabakiaren zain gaude likidazioak nork egin behar dituen esan dezan», gaineratu du. Bien bitartean, langileek lanean jarraitzen dute, haien ustez, ekoizpena egon badagoelako, eta kontua bestelakoa delako. «Are gehiago, aurtengo lehen hiruhilekoan orain arteko salmenta kopururik altuena izan dugu», azaldu du. Langileen ordezkariak Sancenako bi bazkideen «utzikeria eta axolagabekeria» salatu du. Haren ustez, «enpresaren etorkizun produktiboa bermatuta» dago.

Era berean, Nafarroako Gobernuaren laguntza ere eskatu dute. «Lehengo lantokia beste toki batean zegoen, eta 2003ko abenduan hona mugitu ginenean, Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso genuen, 300.000 bat euro. Horregatik uste dugu laguntzak eman eta gero orain zerbait egin behar duela», dio.

Aldaketa teknologikoak

«Orkoienera iritsi ginenetik normal egin dugu lan, merkatu ikuspegitik; gainera, oso une onean gaude. 3.000.000 euroko inbertsioa egin zuten enpresan eta aldaketa teknologikoak ere egin zituzten lan egiteko era tradizionala berritzeko. Enpresa honek etorkizuna du, ez dugu ulertzen zergatik eskatu duten hartzekodunen lehiaketa», azaldu du. Hori dela-eta, hau da, enpresak etorkizuna baduela jakinda, langileek lehenengo horren %50 eskuratu nahi izan zuten, baina, esan duenez, bazkideek ez zutenez ezer abalatu nahi, kooperatiba egitea ere otu zitzaien. «Azkenean ideia hori ere bertan behera utzi dugu, horretarako bazkideek hartzekodunen lehiaketa eskaera kendu behar zutelako, eta ez dute egin nahi izan», azaldu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cae el CPE gracias a la lucha en la calle
Euskal Herria
El juicio contra Otegi acaba sin que el fiscal pueda esgrimir ninguna prueba en su contra
Mundua
Un escrutinio de infarto en Italia arrojaba un empate y dejaba en mal lugar a los sondeos
Euskal Herria
Firmantes de Ahotsak subrayan su valor para una futura mesa de partidos
Euskal Herria
Los seis encarcelados en México serán extraditados «en dos o tres semanas»
Ekonomia
Las protestas ciudadanas obligan al Gobierno francés a retirar el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea