GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-11
«Nafarroa ezkerretik eraikiz», Batasunaren manifestazioa
Aurten ere manifestazioa antolatu du Batasunak Nafarroaren Egunaren bezperan. «Euskal Herriak inoiz onartu ez duen muga baliatuz», bi estatutan dauden lurraldeetarako Sanz eta Lasserren proiektuek ez dutela «herria egituratzeko balio» esanda, «Pirinioen bi aldeetako herritarren garapenerako proposamen integrala eta parte-hartzailea» definituko du.

DONIBANE GARAZI

Iaz egin moduan, aurten ere Nafarroaren Egunaren karietara mobilizatzera dei egin du Batasunak. Urteroko ospakizuna, «prozesu demokratikoaren bitartez, Euskal Herrian aukera berriak» irekitzen ari diren unean kokatzen dela nabarmenduta, «gaur egun inposatuta- ko lurralde zatiketak» herri- tarren borondateari ez diola erantzuten eta bere nortasuna eta etorkizuna eraiki nahi duen herriaren aldarrikapenarekin ez datorrela bat adierazi zuen indar abertzaleñak, atzo, Donibane Garazin.

Honakoa esan zuen, zehazki: «Globalizazio ekonomiko eta homogeneizazio kulturalari kontra egiteko ezinbestekoa da gure garapen ekonomiko eta sozialaren definitzea eta gure gaitasun politiko eta instituzionala indartzea».

Aurore Martin mahaikideak gaineratu zuen Euskal Herriak inoiz onartu ez duen muga baten bidez, bi estatutan kokatzen diren bi lurralde daudela, eta ez Miguel Sanzen proiektuek ezta Jean-Jacques Lasserrenek ere, ez dutela balio «herria egituratzeko».

Iruñea eta Salies de Bearn lotuko lituzkeen 2x2 autobide egitasmoari aipu eginez, Batasunak leporatu zien bai Nafarroa Garaia zein Nafarroa Beherea «transito zonalde bilakatzeko» helburua izatea, «sistema neo-liberal batean» kokatzen den egitasmoak ez duelako, inon- dik inora, «tokiko garapena» kontuan hartzen.

Joera «suhiltzaile-piromanoa»

Alderantziz, «dirudunen eta gobernuzaleen alde, politika suhiltzaile-piromanoa» egiten dutela aurpegiratu zien biei ala biei, eta «gizartearen mobilizazioari esker» proiektuak porrot egin duela gogorarazi zuen mahaikideak berrikitan Kontseilu Nagusiko buru den Jean-Jacques Lasserrek autobide egitasmoa bere horretan gauzatzeko asmoarekin atzera egin ostean.

Batasunak Pirinioko bi aldeetako herritarren parte-hartzearekin izaera integrala eta bertako beharrei erantzungo dion «Pirinioen garapenerako proposamena» definitzera doala esan zuen:«Euskal Herri osoaren eraikuntzan ekarpen positiboa izanen duen proposamena izango da, gure nortasuna beti nafarra delako».

Xede horiekin antolatu duen mobilizazioan parte hartzera dei egin zuen Batasunak. Manifestazioa Donibane Garaziko herriko etxearen aitzinetik abiatuko da, apirilaren 29an, arratsaldeko 17.00etan.



Berezko instituzioaren helburuak aztergai Baigorrin

BAIONA

Urtero Nafarroaren egunaren karietara Basaizea elkarteak antolatzen duen kulturaldiaren barruan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako berezko instituzioaren premia aztertuko dute datorren ostiralean, apirilak 14, 21.00etan Baigorriko herriko etxean egingo den mintzaldian. Ekimen horretan Nazio Garapenerako Biltzarreko Instituzionalizazio Batzordea izango dute bidelagun. «Instituzio baten beharra gero eta gehiago aipatzen den honetan, komenigarria iruditu zaigu aztertzea zertarako edota zein litzatekeen Ipar Euskal Herriko instituzio baten helburua», adierazi zuen Ttotte Etxebestek, atzo, Migel Torre eta Leire Bidart Basaizeako kidearekin batera eskaini prentsaurrekoan.

«Hautetsien arteko bilkura artifizialetik harago, Hego zein Ipar Euskal Herriaren arteko dinamikak eta loturak naturalki sustatzeko» baliagarria izan be-harko lukeela nabarmen-du nahi dutela esan zuen Etxebestek.

Instituzionalizio Batzordeko kidearen gain, Urepeleko eta Urdazubiko hautetsiek, hainbat elkartetako kideek (Baztandarren biltzarra, Basaizea), gremioetako langileek, EHLGko lehendakariak eta proiektu zehatzak lantzen ari diren Aldudetako eta Amaiurreko laborariek hartuko dute parte eztabaidan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cae el CPE gracias a la lucha en la calle
Euskal Herria
El juicio contra Otegi acaba sin que el fiscal pueda esgrimir ninguna prueba en su contra
Mundua
Un escrutinio de infarto en Italia arrojaba un empate y dejaba en mal lugar a los sondeos
Euskal Herria
Firmantes de Ahotsak subrayan su valor para una futura mesa de partidos
Euskal Herria
Los seis encarcelados en México serán extraditados «en dos o tres semanas»
Ekonomia
Las protestas ciudadanas obligan al Gobierno francés a retirar el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea