- Izotz Hockeya
Atletiko eta Reala, oraingoan primeran
DONOSTIA
Aspaldian ez bezala, Ohorezko Mailan dabiltzan bi euskal taldeek irabazi egin dute pasa den asteburuan. Mutiletan, Atletikok 4-0 irabazi zion Complutenseri, eta nesketan, Realak Atletic Terrasa 1-0 menderatu zuen.
Mutiletan Atletiko San Sebastienek behar zuen garaipen bat, azkeneko sei jardunaldietan ez baitzuen irabazterik lortu. Atzo sailkapeneko azkena izan zuten bisitari, eta zuri-urdinek ez zuten barkatu. Azkeneko jardunalditako itxura hobetzeko erabili ahal izan zuten neurketa, Complutenseren aurkako norgehiagoka.
Lehen zatian 3-0 aurreratu ziren, Azkoagak lortutako bi gol eta Astierrek lortutakoari esker, eta bigarren zatian Astierrek egin zuen laugarrena. Jardunaldi baten faltan, Atletikok ez dauka Ligako kanporaketak jokatzeko aukerarik, eta zuri-urdinen helburua bosgarren amaitzea izango da
Hauek jokatu zuten Atletikon: Zuloeta, Gorriti, Gonzalez, J. Kamio, Usarraga, Azkoaga, Abellan, Mendizabal, Oscaris eta Astier. Salegi, Barrena eta Lorente ere aritu ziren norgehiagokan.
Realak ere ez zuen hutsik egin, eta 1-0 menderatu zuen Terrasako taldea. Yarzak lortu zuen gipuzkoarren gola, eta nahikoa izan zen gero garaipena eskuratu ahal izateko.
Orain sailkapenean seigarren daude, baina hemen hiru jardunaldi geratzen dira Liga amaitzeko, eta finalerdietako postuak puntu bakar batera dituzte. Honako hauek jokatu zuten Realean: Lopez de Egilaz, Jaunarena, Yarza, Azkoaga, Altuna, Flores, Larrañaga, Sanz, Blanco, Guajardo eta Garcia, Sanz, Etxebeste, Unzeta, Ruiz eta Aranburu ere aritu ziren partidan.
|