- Gazteak
Gipuzkoako selekzioak maila ederra eman zuen Roubaixen
DONOSTIA
Gipuzkoako gazte mailako selekzioak lan ona egin zuen igandean korritu zen Paristik Roubaixerako Klasikoan. Bost mutil jarri zituen lehian «Gipuzkoa-Moyua» taldeak 112 kilometroko luzera duen lasterketa gogorrean, eta horietatik hiruk helmugara iristea lortu zuten. Balentria lortu zutenak Unai Iparragirre, Hasier Olea eta Urko Izagirre izan ziren; Iartzak eta Julen Gonzalezek, berriz, ez zuten lortu lasterketa amaitzea.
Carrefour de l’Arbre sektorera iritsi arte, hiru gipuzkoarrak aurreko multzoarekin bat eginda joateko gai izan ziren, baina hortik aurrera, euskaldunek ezin izan zieten faboritoen erasoei erantzun. Puntu horretan 25 bat txirrindularik osatutako taldetxoak egin zuen aurrera, eta horien artean jokatu zuten azken garaipena.
Irabazlea Raymond Kreder holandarra izan zen, Ingels eta Vaneousselaere bi belgikarren aurretik. Gipuzkoarretan onena Unai Iparragirre izan zen irabazlearengandik sei minutura, eta atzerapen berdinarekin sartu ziren helmugan Olea eta Eizagirre.
Sailkapena
|