GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-04-11
Belokik pronostikoak bete zituen eta Zearra zain du

BELOKI 22

KOKA 13

TOLOSA

Ruben Belokik gogoz ekin dio Buruz Burukoari. Atzelari burlatarrak denbora dezente izan du txapelketa behar bezala prestatzeko, Binakakoan final hamaseirenetan kanporatu baitzuten, eta atzo sasoi onean dagoela erakutsi zuen. Pilotari nafarrak Kokaren aurka lehiatu behar izan zuen bere lehen neurketan, eta memento batzuetan sufritzea tokatu zitzaion arren, nahiko erraz erdietsi zuen garaipena.

Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPELek) txapelketa aurkeztu zuenean Belokiren izena faboritoen zerrenden agertu zen. Izan ere, hura da aurtengo edizioan txapel gehien dituen pilotaria ­lau lortu ditu guztira­. Azkenengo urteetan ezin izan du Buruz Burukoa nahi bezala prestatu, baina aurten hilabete bi izan ditu, eta sekula baino arriskutsuagoa dela dirudi.

Gozagarria da Beloki kantxan ikustea. Esku biekin pilota oso atzean jartzen du, airez bikain moldatzen da defentsan zeinerasoan, eta abiadura bizian mugitzen da hara eta hona. Atzo ez zuen bere egunik onena izan, eta une batzuetan lehen partidako urduritasunak kalte egin zion, baina hala ere oso neurketa serioa jokatu zuen. Gainera, bere aurkaria presiorik gabe kantxaratu zen, eta halakoetan Koka maisua da tantoak amaitzerako orduan.

Altzako aurrelariak hartu zuen aurrea markagailuan, txokotik zabalera ezkerrez egindako dejada ikusgarri baten bitartez. Hurrengo kintze biak ere oso politak izan ziren. Kokaren bigarrena sotamanoz egindako hormabiko batekin iritsi zen, eta hirugarrena, aldiz, txokoan egindako dejada batekin.

Baina laugarrena egiteko gehiago itxaron behar izan zuen. Izan ere, Belokik bolea ikusgarri bati esker sakea berreskuratu zuen, eta aldeak dezente handitu zituen. Sei sake sartu zizkion Kokari ­gehienak eramatekoak­, eta pilotari urdinaren beste bi akatsei esker 9-3 aurreratu zen.

Hortik aurrera sei tantoko errentari eusteko gai izan zen Beloki. Amaieran, aldea bi tanto gehiagotan ere handitu zuen, eta bere lehendabiziko konpromisoa gainditu.

Burlatarraren hurrengo aurkaria Oier Zearra galdakarra izango da, final zortzirenetako kanporaketan. Eskuetatik ondo iritsiko da.



Todo listo para los octavos

DONOSTIA

Los escenarios y las fechas para los cuatro choques de octavos de final están ya decididos. Patxi Eugi y Oinatz Bengoetxea se verán las caras el viernes por la noche en el Aritzbatalde de Zarautz. La cita con el cestaño, por su parte, será hoy a las 11.30. El sábado, en el Labrit iruindarra, Rubén Beloki se enfrentará a Oier Zearra a partir de las 17.00. La elección de material será mañana a las 11.30. El partido entre Asier Olaizola e Iñigo Leitza será el domingo en el Beotibar de Tolosa, mientras que hoy elegirán el material a las 16.30. El choque que cerrará la fase será el lunes en el Municipal de Bergara, con Xala y Peñagarikano frente a frente.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cae el CPE gracias a la lucha en la calle
Euskal Herria
El juicio contra Otegi acaba sin que el fiscal pueda esgrimir ninguna prueba en su contra
Mundua
Un escrutinio de infarto en Italia arrojaba un empate y dejaba en mal lugar a los sondeos
Euskal Herria
Firmantes de Ahotsak subrayan su valor para una futura mesa de partidos
Euskal Herria
Los seis encarcelados en México serán extraditados «en dos o tres semanas»
Ekonomia
Las protestas ciudadanas obligan al Gobierno francés a retirar el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea