GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-11
Bake bila zihoazen kenyarrak hil egin dira ezbeharrean
·Eguraldi txarrak hegazkin istripua eragin du iparraldean; hamabost hildako daude

Kenyako iparraldeak aspaldi honetan jasan duen lehorte ikaragarriak hango leinuen arteko borrokak eragin ditu. Haien arteko bakea lortzeko Nairobi hiriburutik atzo irten zen ordezkaritzak ezin izan zuen lana bete, eguraldiak hegazkin istripua eragin baitzuen: hamabost hildako daude

NAIROBI

Gutxienez hamalau pertsona hil dira ­hamabost iturri batzuen arabera­ atzo Marsabit hiri ondoan gertatutako hegazkin istripuan. Hildakoen artean bost parlamentari egon daitezke. Guztiak hegazkin militar batera igo ziren Nairobi hiriburuan, Marsabit iparraldeko hirira joateko, bertako leinuen arteko borrokak amaitzeko asmoz.

Marsabit Nairobitik 450 bat kilometrora dago, Keniako ipar-mendebaldean. Hegazkinean zihoazen politikariek bilera batean parte hartu behar zuten, Etiopiako mugatik gertu bizi diren leinuen arteko tentsiak eta borrokak amaitzeko, Mutua Iringu eskualdeko komisarioak Kenya Television Network telebista kateari esan dionez.

Iringuk eman duen bertsioaren arabera, eguraldi txarraren eraginez, ia ez zen ezer ikusten aireportuan. Ondorioz, hegazkina pistatik urrundu zen eta ondoko mendixka bat jo zuen. Berehala su hartu zuen. Lau pertsona bizirik atera zituzten, baina zaurituetako bat erietxe bidean hil egin zen. Gainerakoak kiskali egin ziren.

Kenyako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, Txinan egindako Y-12 motako zama-hegazkinean hamazazpi pertsona zeuden istripua gertatu denean; tripulazioa, Gobernu funtzionariak eta parlamentariak barne.

Mutua Iringu eskualdeko komisarioak, berriz, hegazkinean hemezortzi lagun zihoazela esan du. «Garrak ikaragarriak ziren eta ezinezkoa da beste norbait bertatik bizirik ateratzea», gehitu du.

KBC telebista katearen arabera, hildakoen artean Patrick Kingola Waqoko apezpikua dago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cae el CPE gracias a la lucha en la calle
Euskal Herria
El juicio contra Otegi acaba sin que el fiscal pueda esgrimir ninguna prueba en su contra
Mundua
Un escrutinio de infarto en Italia arrojaba un empate y dejaba en mal lugar a los sondeos
Euskal Herria
Firmantes de Ahotsak subrayan su valor para una futura mesa de partidos
Euskal Herria
Los seis encarcelados en México serán extraditados «en dos o tres semanas»
Ekonomia
Las protestas ciudadanas obligan al Gobierno francés a retirar el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea