GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-11
«Argala», etsaiek ere errespetuz agurtu zuten militantea

MADRIL

Fiskalak eskatuta Polizia espainolaren informazio zerbitzuetako buruak deklaratu zuen, Argalaren gainean egindako txosten polizial baten berri eman zezan. Bertan, Arrigorriagako semeari egotzita- ko ekintza armatuak soilik aipatzen ditu 1972tik Bilbon aritu den poliziakideak. Jone Goirizelaiak bere txandan galdetu zion ustezko aditu espainolari ea aipatu ekintzez gain Beñaranek egindako lan politikoaren berri ote zuen. Ezetz erantzun zuen. Informazio eskasa informazio buruak.

Goirizelaia bera izan zen, beste lekuko batzuekin batera ­besteren artean Argalaren anaia Pablo­, euskal militantearen profilaren zertzelada batzuk eman behar izan zituena. Eta orduko egunkariak froga moduan onartu zituen epaimahaiak, abokatuak hala eskatuta, jazotakoaren oroigarri eta argigarri.

Epaileek, eta aretoan zeuden denek jakin ahal izan zuten, horrela, besteren artean PSOEko buru Jose Maria Benegasek «atzerapauso» legez baloratu zuela Argalaren heriotza, eta alderdi gehienek, EAJk, adibidez, beren samina eta dolumina agertu zutela. Juan Maria Uriarte orduan Bilboko apezpikua zenak eskutitza idatzi zuen.

Argala hain zen ezaguna, aitortua eta maitatua, bera hil eta egun gutxira, San Mamesen ere minutu bateko isilunea egin baitzuten han zeuden ia 45.000 ikuslek, Athleticek Atletico de Madrilen kontra jokatu zuen partidan. Gutxitan ikusi da holakorik.

Argazki adierazgarria

Euskal gizarteak Argalaren gainean zuen iritziaz jabetzeko lagungarri dira datu horiek. Baina Pablo anaiak gogora ekarri zuen legez, haren- ganako errespetua ez zen hor geratzen. Izan ere, hileta elizkizunak egin ziren egunean, Arrigorriagara joan ziren milaka lagunekin batera, dozenaka guardia zibil zeuden herri jagoten. Zerraldoa etxetik elizarantz atera zenean, agintean zeuden hiru guardia zibilen buruek furgonetetan sartzeko agindu zieten beren agindupean zeudenei. Gorpua beren ondotik igaro zenean, hirurak tente jarri eta eskua luzatuta burura eraman zuten; errespetuzko keinua egin zuten. Hala agurtu zuten beren etsaiek Argala, Telesforo Monzonen iritziz, Euskal Herriko Errepublika zuzentzeko pertsonarik egokiena zena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cae el CPE gracias a la lucha en la calle
Euskal Herria
El juicio contra Otegi acaba sin que el fiscal pueda esgrimir ninguna prueba en su contra
Mundua
Un escrutinio de infarto en Italia arrojaba un empate y dejaba en mal lugar a los sondeos
Euskal Herria
Firmantes de Ahotsak subrayan su valor para una futura mesa de partidos
Euskal Herria
Los seis encarcelados en México serán extraditados «en dos o tres semanas»
Ekonomia
Las protestas ciudadanas obligan al Gobierno francés a retirar el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea