GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-14
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mexikoko Auzitegi Gorenak euren estradizioaren kontra aurkeztutako errekurtsoa atzera bota eta sei egun beranduago erabaki hori ez dela juridikoa nabarmendu zuten sei euskal herritarrek, kartzelan egindako adierazpenetan. Gainera, Vicente Fox Gobernuari Estatu espainolaren «morroia» izatea leporatu zioten, estradizioak onartzeagatik. ANVren ustez, PSOEko Gobernuak duen helburua «bahitu gehiago lortzea» besterik ez da.

MEXIKO D.F.

Estatu espainolera estra- ditatuko dituzten Asier Arronategi, Jon Artola, Axun Gorrotxategi, Felix Garcia, Ernesto Alberdi eta Joseba Urkijo sei euskal herritarrek gogor kritikatu dute Mexikoko Auzitegi Gorenak duela sei egun hartutako erabakia, eta hura ez dela «erabaki juridikoa» izan nabarmendu zuten. Horixe agertzen zen atzo eitb.com web orrialdean agertutako informazioan.

Mexikoko hiriburuko iparraldean giltzaperatuta dauden espetxean hitz egin zuten Artola, Arronategi, Urkijo, Alberdi eta Garcia bost euskal presoek (Axun Gorrotxategi beste espetxe batean daukate), eta Vicente Foxen Gobernuari «alde batekoa» izatea leporatu zioten. Izan ere, Gobernu espainolaren «morroia» dela gaineratu zuten.

Mexikoko Kanpo Harremanen Idazkaritzak ­Kanpo Harremanen Ministerioaren parekoa­ jakitera eman zuen asteartean sei euskal herritarrak bizpahiru astetan estraditatuko dituztela. Bitartean, Auzitegi Gorenak bere erabakia Gobernuari notifikatu beharko dio. Orduan, Gobernuak estradizioa gauzatzeko eman beharreko pausoak eman ahal izango ditu.

Auzitegi Goreneko zortzi epailek sei euskal presoek aurkeztutako errekurtsoa ukatu zuten; beste hirurak, berriz, aldeko agertu ziren. Genaro Gongora Pimentel Auzitegi Goreneko presidente ohiak nabarmendu zuen estraditatuek «tratu txarrak» jasateko arriskua dagoela. Izan ere, sei euskal presoek gogorarazi dute azken bost urteetan Mexikotik Estatu espainolera 26 herritar estraditatu dituztela eta guztiek «torturak jasan izana» salatu dutela.

ANV estradizio horien kontra agertu zen. Bidalitako prentsa oharrean, Mexikok hartutako erabakiarekin «herrien eskubideen gainetik Estatu interesak beste behin ere irabazi» duela esan zuen. «Estradizio hauek ahularen gainetik boteretsuaren garaipena dira, etorriko diren negoziaketan bahitu gehiago lortzeko helburuarekin», salatu zuen ANVk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea