Hasi dira prozesioak
Euskal Herriko zenbait herrik gordetzen dute oraindik
ere Aste Santuko prozesioak egiteko ohitura; horien artean, Segura. Afari
Santuaren mezatik irten eta prozesioari ekin zioten hainbat kidek. Gaur ere
izango da prozesiorik herri gipuzkoarrean baina, aurretik, gurutze bidea egingo
dute Santa Engrazitik Sorkundetar Komentura.
|