GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-14
EHZ jaialdiak herri giro euskalduna berreskuratuko du aurten
Ekainaren 30ean eta uztailaren 1 eta 2an izanen da Euskal Herria Zuzenean jaialdia Zuberoako Idauze Mendi herrian. Iaz aurrekontuan defizita izan zutela-eta, egitaraua berriz moldatzea erabaki dute, eta horretarako Arrosan kokatuta zeudeneko formulan inspiratu dira. Horrenbestez, herri giro euskalduna indartuko dute, beste hainbaten artean.

BAIONA

Aurtengo EuskalHerria Zuzenean edizioari bultzada berria ematea erabaki dute antolatzaileek, egitarauan giro herrikoi eta euskalduna indartuta. Urteroko “populuen eurorocka world konpanien aurka” lema nagusia hartuta, ideia altermondialistak eta elkartasunanagusituko dira aurtengo programazioan.

Duela bi urte Zuberoako Idauze Mendi gunean kokatu zenetik, EHZ jaialdiaren irudia berritu nahi izan zuten antolatzaileek. Eta, horretarako, aurrekontua emendatu behar izan zuten. Baina, Zuberoara hurbildu den ikusle kopurua Arrosako heinekoa izan denez, aurten aurrekontua berrikusi behar izan dute.

«Programazioa Zuberoan biltzen den ikusle kopurura egokitu dugu», aipatu zuten antolatzaileek. Orotara, iaz 55.000 euroko galera izan zutela argitu zuten. «Ordura arte, urtero jaialdia bukatzeko orduan irabaziak izaten genituen. Iazko galeren ondorioz, gure aurrekontua zerora itzuli da. 2006ko edizioaren erronka nagusia berriz ere EHZ indartzea izanen da», esan zuten. Beherakada izan arren, biltzar nagusian bederen bost urterako Zuberoako Idauze Mendi herrian kokatuta jarraitzea erabaki zuten, eta hango elkarte eta eragileekin harreman sendoak bultzatzea.

Xede hori gauzatzen ari diren heinean, egitarauaren aldetik lehentasuna giroa eta altermondialisten filosofiari eman nahi izan diote.

Jaialdia girotu

Herri giroaren aldetik, egunean zehar txaranga, erraldoiak, dantzak, txalaparta, joaldunak eta euskal kulturari loturiko beste hainbat animazio jarriko dituzte. Eta, igandean, Arrosan egiten ohi zen bezala, herri bazkaria antolatu dute. Horiekin batera, kale antzerkia nagusituko da egitarauan. Eta, ideia altermondialistei dagokienez, elkartasunaren herrixka, herrixka biologikoa eta hitzen arbola antolatuko dituzte gainera. “Populuen eurorocka world konpanien aurka” jaialdiaren hasierako lema eztabaida gai izanen da larunbat arratsaldean. «Ongi menperatzen dugun gai horren inguruan hitzordu nagusi bat finkatu nahi izan dugu, horregatik landu dugu hitzaldi hori», nabarmendu zuten.

Horretarako, Jose Bove Confederation Paysanne sindikatuko bozeramaile ohia izanen da gonbidatu nagusia. «Agintari handiek hartzen dituzten erabakiak eta gure eguneroko bizian dituzten ondorioak izanen dira aipagai», argitu zuen Pascal Muletek.

EHZk lekuko taldeei balioa ematea erabaki du aurten ere. Horretarako, Biarrizko L’Atabal aretoan gazte taldeen lehiaketa antolatu du. Ehun bat taldek parte hartu dute, eta horietariko lau aukeratu dituzte asteburu honetan iraganen den finalerako. «Talde irabazlea jaialdiaren larunbat gaueko kontzertuen lehen zatian arituko da», gehitu zuten.



Musika talde askotarikoak hiru egunez
A.B.

BAIONA

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak hiru egunez mota askotako musika taldeen emanaldiak entzuteko parada emanen du. Ostiral arratsean hasita, Socrate, Begirunea, Ken Zazpi edo Groundation bezalako taldeak agertuko dira. Larunbatean, berriz, jaialdiak berak bultzaturiko musika lehiaketaren irabazlea, Têtes Raides, Berri Txarrak eta DJ Madgic arituko dira.

Eta, azkenik, igandean, Garazi Philantropik Orkestra, Otxalde, L’Arcusgi edo Yann Tiersen nagusituko dira taulagainean. Sarrera-txartelei dagokienez, urteroko formula baliatu dute jaialdiko antolatzaileek. Aldez aurreko salmentak 15 euroan finkatu dituzte egun bakar batentzat, eta hiru egunentzat, berriz, 35 euroan.

Tokian bertan, berriz, 18 euroan izango da egun bateko sarrera, eta 40 euroan hiru egunekoa. Prezio horretan sartzen da, hain zuzen ere, igande eguerdiko bazkaria. Horrekin batera, bertaratzeko, autobusak antolatu dituzte. Promozio kanpaina berezia eginen dute maiatzaren 1a eta 15a artean. Hamabost egunez, hiru eguneko sarrerak 25 euroan jarriko dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea