GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-04-14
Euskal gazteak, ziklo berri bati begira

Beriain mendi nafarrak ezin konta ahala gazte euskaldun hartu ditu bere magalean. Izan ere, seigarren Gazte Topagune hau Etxarri Aranatzera itzuli da hamabi urte geroago, euskal gazte abertzale eta ezkertiarrek ziklo bat itxiko balute bezala. Ziklo bat itxi beste bat zabaltzeko, Euskal Herriaren erdigunetik, erdigune geografiko, historiko eta sentimentaletik. Izan ere, independentziaren bidean aurrera egitea dute helburu, pausoz pauso, baina independentzia bizitzen hasita, euren leloan adierazten dutenez: «Tipi-tapa, independentzian topa».

Batek baino gehiagok pentsatzen bide du gazte kontuak direla. Eta hala da; gazte kontua baino ezin izan, baina gazte izatea ez da burugabe izatearen sinonimo. Etxarrira bildu den gazte andanak bide luzea, eta ez samurra, du aurretik; hala ere, orain artean ibilitakoa ere ez da laburra izan, eta euskal gazteek euren burua antolatzeko gaitasun ikaragarria erakutsi dute, besteak beste.

Gazte Topagunea fenomeno bakarra da Europa osoan, borroka eta jaia uztartzen dakiena, eta, oztopoak oztopo, bi urtean behin milaka gazteren parte-hartzea lortzen duena. Euskal Herritik kanpoko hedabideetan isildua, baina ez ezezaguna; horrexegatik, haren izaera, helburuak eta bizitasuna ezagunak direlako, isildua. Hala ere, ez da lau eguneko ikuskizun soila, egun hauetan denetariko ekitaldiak, aisialditik eztabaidaraino, izango badira ere. Egunotako jarduerak eta jaialdiak urte luzeetako lanaren agerpena baino ez dira. Gazte Topagunea herri honi oparitutako lorea da, sasiz betetako bidearen fruitu. Eta horrelako gazteria duen herriak, gizarteak, komunitateak, harenganako esker ona eta harrotasuna baino ezin du erakutsi.

Aurtengo edizio hau bake eta normalizazio prozesuaren hasieran, oztopoz beteta baina etorri datorren prozesuaren hasiera gorabeheratsuan gertatu da. Alde guztiek indar erakustaldiak egiten dihardute, eta Topagune hau ez da erakustaldi makala. Ezker abertzalearen, eta, hedaduraz, herri honen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dutenen dinamismoaren eta indarraren zati handi bat gazteengan dago. Etxarriko Topaguneak argi, argiago ahal bada, azaleratzen du euskal gazteria prozesu horretan oso kontuan hartzeko sektorea dela, ezinbesteko sektorea dela. Herri honen etorkizunaz zer esan handia, zer erabakia duelako. Gutxienik, gainerakoek bezainbat. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea