GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-04-14
Xabier Silveira - Bertsolaria
Egin topa, haiengatik!

Šmaite ditut maitasun gutunak liburu forma dutenean, trapezioaren mikatz gozoan irudikatzen baitzaitut bakarrik egon naitekeen tokietan gosaltzen ez dudanean. Haiekin topa egin dezakedalako nire amorante bilduma bailiran logelatzat dudanŠ gazteluan.

Baina behin Pessoa-rekin egin nuen topo, topa, eta geroztik...

«O poeta é um fingidor. Finge tão completamente que chega a fingir que é dor a dor que deveras sente; ‘dor’, mina da». Zuek itzuli Egia honen bestea.

Mina da, mina dira oroitzapenak. Kolpeak eta laztanak. Mingarriak edozein formatoetan direla ere. Eta nik zu, nik zu borrokan oroitzen zaitut. Non zaude? Non gaude?

Oroitzapen ahaztezin, negar amets eta musu, Beriain mendiaren magaletan egin nahi zaitut su zu ihes hura itzulera bihur dadin Etxarrin.

Latza da gero! Ezin ahaztu oroitzapenak, etorkizuna gogoratu ezin den bezala. Eta ez dut galdu itxaropena, ez. Itxaroteak sorrarazten didan pena ere ezin dut galdu, putakumea!!! Bihar etorriko den pozak ez nau gaur poztu, oraindik ez behintzat. Baina esperoan darrait. Itzuliko zaren (des)esperoan. Eta zain, Etxarrin oroitzen gaitut, eta berdin zait Euskaltzaindiak nire oroitzapenak ez onartzea, nik, zu eta ni, Etxarrin oroitzen gaitut. Non zaude? Non gaude?

Urteak joan urteak etorri; nora eta nondik? Bat gehiago edo bat guttiago?

Ez da azaldu ilargirik gure ametsen iraupenaren oinetan makurtu ez denik.

Ez da otsorik artalderik gabe. Artaldeak egiten du otsoa, ala otsoak artaldea?

Eta txakurrek noiz alde egingo dute? Eta haiek noiz etorriko dira. Zuek noiz zatozte? ¿Queréis hacer el favor de retirar a todos esos asesinos que con vuestra bandera planchada en el uniforme campan a sus anchas por este maldito país?

Ea nola portatzen diren, aurten Etxarrin. Eta ea nola portatzen garen, aurten Etxarrin. Egin topa! Egin topa aurten Etxarrin, baina egin topa haiengatik. Topa egin ezin izango dutenengatik. Egin topa! Aurten Etxarrin!

Aurten ere, haiengatik. Kuraiaz, beleen zeruari su ematea deliberatu genuen eguna oroituz, nik behintzat, haiengatik egingo dut topa. Ez gaitzaten bilakatu euretako bat derrigorrez jantzitako horiek! Zuengatik! -


Xabier Silveira - Bertsolaria - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea