GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-14
15 urte egin ditu Sarako gaztetxeak
Igande honetan, Sarako gaztetxeak bere 16. urteurrena ospatuko du, baina 15 urteak atzean utzi aitzin, Clawfinger Suediako taldea protagonista izango den gaualdia antolatu dute gaurko. Sarako eta Lapurdiko kulturan ekarpen handiak egin dituen gaztetxea da Sarakoa, eta egun historiako mementorik hoberenean dago. Gaztetxea gero eta gehiago herriaren parte dela ikusi ahal izan da.

Gaztetxea txikia da Hego Euskal Herrikoekin konparatuta», azaldu zuen Joanes Garzia Sarako gaztetxeko presidenteak. Baina txikia tamainan besterik ez da, lanean eta bestan daramatzan 15 urteetan urteko ekitaldi nabarmengarrienak bultzatu baititu. Herri Urrats bezperan antolatzen duten gaupasa ikastolen bestarekin bat egiten duen hitzordu garrantzitsua bilakatu da, eta Euskal Herriko musika talde entzutetsuenak izan dira kontzertua ematen.

Beste alde batetik, Sarako inauteri tradizionalak berpiztu dituzte herriko gazteek; gainera, garai batean izaten ziren jaietako herriko giroa piztea lortu dute. Larunbatean, etxez etxe eta baserriz baserri ibiltzen dira kantuan eta dantzan; eta igandean, berriz, Garziak esan bezala, «bentaz benta» ibiltzen dira, bestela esanda, tabernaz taberna. Musika eta dantza ezinbesteko dituzten jai horietan ikastolaren laguntza izaten dute, horrek igandean herri bazkaria antolatzen baitu. Ez da hori herriko beste eragileekin batean lanean aritzen den aldi bakarra, beste elkarteekin ere elkarlanean ibiltzen baitira. Gaurko besta handirako, hain zuzen ere, errugbi eta dantza taldeetako zenbait kideren laguntza izanen dute, besteren artean.

Gaurko gaualdia ez da nolanahikoa izanen, talde ezezagunagoekin batera Clawfinger Suediako talde famatuak parte hartuko baitu. Europako hiri handienetan kontzertuak ematen ibili eta gero, 2006ko ezustea izaten ari den talde horrek kontzertua emanen du Saran. Makina eta elektro doinuak metal «kaineroarekin» elkartzen lehenetarikoa izan zen taldearen ondoan, beste musika estiloak jorratzen dituzten taldeetarako ere tokia izanen da. La Troba Kung-Fu katalanek runba, kunbia eta dantzarako aire aproposak aurkeztuko dituzte. Zpeiz Mukaki fanfarreak gorputza mugitzen jarraitu ahal izateko giroa ezarriko du. Hasieran, gaztetxeko talde Brutal Kinky Band Orchestrak Kinky-core estiloaren ukitua gehituko dio gaualdiari.

Eguraldiaren arabera, toki batean edo bestean eginen dute kontzertua. 4.000 pertsona sartzen dira Herriko Plazan, eta bertan izatea espero dute antolatzaileek, baina giroa bustia izatekotan, ondoan dagoen kiroldegian egin beharko dute. Azken toki horretan 800 pertsona besterik ez da sartzen, beraz, kontzertua ikustera bertaratu nahi dutenek sarrerak ahalik eta lasterrena erostea izanen dute hoberena. Sarrerak Megadendetan, Tanan eta Sarako herriko ostatuan eros daitezke.

Herriaren parte

Aberri Egunean izanen da gaztetxearen urtebetetzea. Apirilaren 16an Sarako gaztetxeak 16 urte eginen ditu. Giroz betea dagoen gazteen etxeko kideek azaroaren 12an ekitaldi berezi bat ere antolatu zuten. Bertan, gaztetxea gero eta gehiago herriaren parte dela ikusi ahal izan zen. Urtebetetzea dela-eta 120 pertsona elkartu zituen bazkari bat antolatu zuten, eta antzerki bat ere egin zuten Sarako gazteek; auzapeza ere gonbidatu zuten hura ikustera.

Gaztetxeak Herriko Etxearekin duen harremana aski ona da. Gaztetxearen egoitza herriko kultur etxeko geletan baitago, liburutegiarekin eta dantza gelarekin batera. Urteetako garapena izan du, eta zenbait gorabeheraren ostean, egun 25 kide inguru biltzen dira gazte- txean ekitaldiak antolatzeko.

Gazte gehienak abertzaleak eta euskaldunak dira, eta harro aipatzen du Garziak «Bai Euskarari» akordioa izenpetu dutela. Hala ere, berek antolatutako ekitaldietara pentsamolde askotako herriko gazte anitz joaten dira. Eta herrikoak ez direnentzat ere Sarako gaztetxea toki erreferentziala da.

Ipar Euskal Herriko gaztetxeen sareko beste kideentzat bezala, Sara inguruan diren Nafarroako eta Lapurdiko gazteentzat ere bai. -

SARA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea