GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-04-14
- Areto futbola
GSI Bilbok azken aukera du itxaropenari eutsi ahal izateko

DONOSTIA

Ohorezko Mailako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da, eta GSI Bilbok mailari eusteko kanporaketak jokatzeko azkeneko aukera izango du bihar Benicarlon, 18.15tatik aurrera jokatuko duen norgehiagokan.

Bizkaitarrek jadanik kanporaketarik jokatu gabe mailari eustea ezinezkoa dute, eta aurretik, sei puntutako aldea kentzen dien Benicarloren kiroldegian jokatuko dute. Galtzen badute, akabo: heldu den urtean Zilarrezko Mailan izango dira berriro ere. Irabazten badute, azkeneko jardunaldira bitarte itxaropenari eusteko moduan izango dira. Bilbotarrek ez zuten uste pasa den astean Benicarlok Iruñean irabaziko zuenik, eta bihar garaituta, kanporaketa jokatzeko moduan izango zirela uste zuten, baina gauzak okertu egin dira.

MRA Gvtarra Xotak, aldiz, Torrejonen jokatuko du. Irurtzungoek lesio asko izan dituzte azkenaldian, eta hori asko ari dira nabaritzen. Helburua lehen zortzien barruan Liga amaitzea da, txapelaren lehian aritu ahal izateko. Pasa den astean galdu arren, nahiko ongi daukate bidea eginda, baina badaezpada, lo egoterik ez da komeni, eta bihar 18.15etatik aurrera Torrejonen irabaziko balute, askoz ere hobe izango lirateke, gero azkeneko uneko ezusterik izan ez dadin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea