GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-14
- Idi-probak
Olarrearen abereak irabazi du Aiako apustua

DONOSTIA

Zaldiak mendean hartu zuen idia, herenegun Aiako probalekuan jokatu zen apustuan. Aurretik ikusmin handia piztu zuen desafioak, eta hori plazan baieztatu zen, 900 ikusle inguru batu baitziren harmailetan apustu berezia ikusteko.

Alde batetik Kixkurraren idia zen lehian, Lopene eta Iketza itzain zirela, eta bestetetik Olarreraren zaldia zen, Urrutia lehengusuak itzain zirela. Alde bakoitzak 3.000 jokatzen zituen dirutan.

Kixkurarren idia plazaratu zen lehenik. 18 plaza egin baietz kantatzen zuten artekariek, baina idia ez zen marka horretara heldu, eta azkenean 18 plaza eta 0,85 metro egin zituen.

Atzetik plazaratu zen Olarrearen zaldia. Artekariek ondu baietz kantatzen zuten, eta abereak garaipena erraztasun osoarekin lortu zuen. Aurrekoaren marka ontzea nahikoa zuen desafioa amaitzeko, eta hori 16 minutu eta 35 segundotan egin zuen. Hortxe amaitu zen Aiako apustua. Azkenean, Olarreak eraman zituen jokoan zeuden 6.000 euroak.

Bestalde, astelehen gauean amaitu ziren Laudioko kintopekoen idi-probak, eta Bilbaoren uztarriak lortu zuen garaipena, 61 untze pasa eginda.

Etxebarri

Etxebarrin gaur hasiko dira bertako idi-probak, eta astelehen arratsaldean amaituko dira. Gaur, 22.00etan hasita, Mendiperen, Iketzaren eta Telleriaren idiak neurtuko dira. Bihar, ordu berean hasita, Txertudiren, Telleriaren, Ixamaren eta Erleteren idi pareak izango dira. Etzi, bi ekinaldi jokatuko dira. Estreinakoa 17.00etan hasita, eta bigarrena, 22.00etan hasita. Zein uztarri arratsaldean, eta zein gauean arituko diren, pisaketaren ostean erabakiko da. Garrroren, Erretenen, Lopategiren Salaberriren, Robertoren eta Ixamaren idiak daude iragarrita. Azkeneko eguna astelehena izango da, eta 18.00etan hasita, Intxortaren, Artolaren, Frantxillaren, Gaztelu-Artadialderen eta Anitxuren idiak neurtuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea