GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-14
- Top 14
Avironek derrigorrean irabazi behar dio Ageni

BAIONA

Avironek irabazi besterik ezin du egin bihar 18.30etatik aurrera JeanDauguer zelaian Agenen aurka jokatuko duen norgehiagokan. Lapurtarrak oraingoz jaitsierako postuetatik at daude, mailari eusteko bidea nahiko ongi egin dute orain arte, baina ezin dira lo geratu, atzeko taldeak ere esna-esna baitaude oraindik.

Bik galtzen dute Top 14a, eta postu bat aspaldi erabakita dago. Toulonek jardunaldi dezente daramatza mailari eusteko inongo aukerarik gabe. Bigarren txartel hori geratzen da jokoan, eta Aviron huraxe ekidin nahian dabil.

Bihar Agen hartuko dute. Talde horrek ez du ezer jokoan, ez baitu ez lehen lauretan sartzeko inongo aukerarik, ez eta maila galtzeko inongo arriskurik ere. Aviron etxetik at ez dabil batere ongi, puntuak batzea asko kostatzen zaio, eta etxean ezin du hutsik egin. Pasa den larunbatean Perpinyan ohiko asko ez ziren aritu, partida honekin pentsatuz, eta bihar izango dute aukera.

Avironek zazpi partida bereganatu ditu orain arte, bat berdindu, eta 13 galdu. Agenek, aldiz, 11 partida irabazi ditu, eta 10 galdu ditu. Baionarrek gaur denboraldiko zortzigarren partida irabaztea espero dute. Bestela gauzak asko oker daitezke zuri-urdinen artean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea