Haimar ZUBELDIA | Euskaltel-Euskadi
«Euskal Herriko Itzuliak asko lagundu digu eta ikuspegia aldatu du»
Euskaltel-Euskadi taldeak helburu nagusia du Tourrean. Horixe azaldu zuen Jose Antonio Ardanzak, eta Igor Gonzalez de Galdeanok bide hori jorratu du. Beraz,Haimar Zubeldiak eta Iban Mayok orain dela hiru urteko maila berreskuratzea 5. eta 6. sailkatu ziren espero dute. Denboraldiak bi hilabete eman ditu, eta GARAk gipuzkoarraren eta bizkaitarraren berriak ezagutzeko solasaldia izan du, Zarautzen eta Durangon, hurrenez hurren. Baikor da Zubeldia.
Zein lasterketatan aritu zara orain arte?
Paris-Niza, Gaztela eta Leon, Lizarra, Euskal Herriko Itzulia eta Zornotza. Asmoa horixe zen: hasieran dezente korritzea sasoiko puntua lortzeko, eta asmoak bete ditut. Orain, 15 egun egingo ditut etxean eta Romandiara joango naiz.
Zein birpasa egingo zenuke zure ibilbideaz?
Nahiko positiboa. Gustura eta uste baino hobeto ibili naiz. Agian, Euskal Herriko Itzulian gorabeherak izan ditut. Horrek ez nau gehiegi kezkatu. Paris-Nizan ondo hasi nintzen eta ibilbide hori jarraitu dut; ez dut egin gorago, ezta beherago ere. Nik espero nuen bezalaxe gertatu dira gauzak eta horrela segitu behar dugu, lanean.
Hortaz, baikor zara goi maila emateko?
Bai, bai.
Zeintzuk izango dira zure helburuak
hemendik aurrera? Romandia eta gero, beste prestaketa bat hasiko dut
Tourrari begira. Ziur asko, Euskal Bizikleta eta Suitza egingo ditut. Lasterketa
horietan nire unea iritsiko da, eta emaitzak lortzea gustatuko litzaidake.
Irabaztea zaila da, behinik behin maila ematea nahiko nuke. Helburu nagusia
Tourrean aurrean egotea izango da.
Berriro ere, Tourra da taldearen eta zure apustua, ez al da arriskutsuegia?
Tourrak dena ematen du eta dena kentzen du. Euskaltel etxeak horixe eskatu zuen: Euskal Herriko Itzulian, Euskal Bizikletan eta Tourrean azaltzea. Mayo eta biok ondo iristen bagara askoz hobeto, orain dela hiru urte bezala bi aukera izango ditu taldeak jokatzeko. Gero, errepideak erabakiko du.
Tourra zure lasterketa dela argi al duzu?
Gogoko lasterketa izan dut beti, bai. Nire ezaugarriak ikusita, eta nire kirol bizitzari begira, hiru asteko itzuliak dira egokienak; Tourreko gizona naizela uste dut. Xedea orain dela hiru urteko bosgarren
postu hura gainditzea izan behar da...
Bai, bai. Hori hobetzea izango ez dena, atzerapausoa izango litzateke.
Azken bi urteetan maila hura ez duzu
berreskuratu, egoera zaila izan al da? Batez ere, orain dela bi urtekoa, lasterketa utzi behar izan nuen-eta. Hura bai izan zela negu gogorra. Iaz, berriz, gauzak hobe atera zitzaizkidan; ez nuen maila hura lortu, baina nire sentsazioak bestelakoak izan ziren. Denboraldi honetan ez dut zama hori, eta nahiko negu lasaia igaro dut. Euskaltelen lotura aurten amaituko da;
urduritasuna nabaritu al duzu taldean? Hasieran batean, bai. Orain, ordea, taldean nahiko baikor ikusten dugu egoera: Euskal Herriko Itzuliak asko lagundu digu, eta ikuspegia aldatu du. Euskaltel etxean gustura egongo dira, eta haiek dute azken hitza. Guk badakigu abenduaren 31 arte Euskalteleko txirrindulariak garela. Euskal Herriko Itzulia baino lehen,
esamesak sortu ziren zuri eta Discovery Channel taldeari buruz.
Zurrumurru horiek atera dira eta nik ez dakit nondik. Goizegi da gauza horiek aipatzeko. Memento honetan ez nago horretan pentsatzen. Burua Tourrean daukat. Hori bai, Tourraren ondoren galdetzen badidazu, beste gauza bat pentsatuko dut agian. Baina oraingoz ez nabil pentsatzen Euskaltelen edo beste talde batean egongo naizen.
Bederatzi urte eman dituzu taldean; aro bat bete duzula uste al duzu?
Agian burutik pasatu zaizkit gauza horiek. Hemen aldi bat egin dudalako sentipena izan dezaket, baina ez dut nahi gehiegi pentsatzerik. Balorazio horiek Tourraren ostean egingo ditut. -
|