GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-04-14
- Buruz Buruko Txapelketa
Eugik bere burua probatu nahi du Bengoetxea VI.aren aurka
·Belokik eta Zearrak bihar jokatuko dute Iruñeako Labriten

DONOSTIA

Patxi Eugik gaur ­17.00etan­ ekingo dio Buruz Buruko Txapelketako bere ibilbideari Zarauzko Aritzbatalden. Agoizkoak mimo askorekin prestatu du lehiaketa, modalitateko laugarren txapela bereganatzeko borrokatzeko asmoz, eta horretarako ezinbestekoa du Oinatz Bengoetxea mendean hartzea. Aspeko aurrelariak, hala ere, jakin badaki ez duela aurkari erraza aurrean, Bengoetxea VI.ak 22-2 irabazi baitzion aurreko kanporaketan Imanol Agirreri eta bete beharreko lanak ondo eginda iritsiko delako.

Eugiri txapelketa memento onean iritsiko zaiola dirudi. Ia bi hilabetez egon da entrenatzen, eta lanean ikusi dutenek kontuan hartzeko pilotaria izango dela esan dute. Asteartean egindako pilota aukeraketan gogoz zegoela erakutsi zuen, eta pilotakada latzak ere eman zituen.

Gaurkoa, baina, beste kontu bat izango da. Entrenamenduetan sentsazio onak izatea ondo dago, bai, baina lehiaketa ofizialaren aurreneko partidan edozer gauza gerta daiteke. Gainera, Eugik asko du jokoan. Galduz gero, hurrengo urtean kanporaketa bat lehenago hasi beharko luke, eta moralarentzat ere kolpe latza izango litzateke.

Bengoetxea VI.ak, ostera, txapelketa hasi aurretik sinatuko luke lehenengo partida irabaztea, eta hala egin du. Orain, berriz, beste koska bat igo nahi du, eta Eugiren aurka gailentzeak ere beste estatus bat emango lioke modalitate honetan. Agirreren aurka ez zuen barruan duen guztia eman beharrik izan, baina partida txukuna jokatu zuen.Leitzako aurrelariak argi du Eugi baino indar gutxiago duela, baina ezustekoa emateko soberako dohainak dituela erakutsi du orain arte, eta ezustekoa ematen saiatuko da.

Bihar, aldiz, Iruñeako Labriten izango dute hitzordua pilotazaleek. Nafarroako hiriburukoa ere neurketa interesgarria izan daiteke. Izan ere, Ruben Beloki primeran moldatzen da buruz buru, eta final hamaseirenetan Koka menderatzeko uste baino lan gehiago egin behar izan zuen arren, gaurkoa bestelako partida izango da seguruenik, Oier Zearra ere atzelaria delako eta erasoan ez duelako Kokak duen maila.

Hala ere, Zearra pilotari arriskutsua da. Urrutitik dejadak ondo botatzen daki; kantxan arin ibiltzen da, eta piloteoan, berriz, ondo maneiatzen ditu esku biak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea