GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > zirikazan 2006-04-17
Josebe Egia
Erabakitzeko eskubidea

Lehengoan, lankide bati Aberri Eguna zer den galdetu zioten Madriletik eta ni aho bete hortz utziz, alderdi baten eguna dela erantzun zuen. Argi dago ez dela abertzalea, nahiz eta hemengoa izan. Aberri Eguna ez dela inolako alderdiren ondarea argitzeaz gain ­alderdietan nagusiena dela, eta hortaz, inork baino eskubide gehiago dituela sinistu arren­ sekulako sesioa izan genuen aberri kontzeptua dela eta, garaile eta garaituak, adierazpen askatasuna eta erabakitzeko eskubideaŠ Hain zuzen, horiek dira Aberri Egun honetan abertzaleok aldarrikatu ditugun kontuak Euskal Herriko geografian zehar.

Adierazpen askatasuna, politika arloan ari garela, bakoitzaren ideologia modu askean ezagutzera ematearen baliokidea da; erabakitzeko eskubidea, pertsona bakoitzak inongo presiorik gabe eta askatasun osoz hala autodeterminatzeko eskubidea gauzatu ahal izatea besterik ez da, bai bere herriarekiko harremanetan, baita bere harreman pertsonaletan ere.

Eskubide hori emakumeon eremura ekarrita ­oraindik norbere edo besteen dependentzietatik at autodeterminatzeko eskubidea aldarrikatzen ari garenean edota gure gorputzari buruzko erabakiak hartzeko askatasuna eskatzen ari garenean­ ahots asko altxatzen dira bi eskubide horiek ditugula esaten dutenak. Lehenengoa, paperaren gainean bai ­alde batera utziz gero sozializazio ezberdina, eta, beraz, gizonek eta emakumeok dauzkagun estereotipo kultural ezberdinak, zalantzarik gabe emakumeok mugatzen gaituztenak­. Dena den, dependentzien gaia beste egun baterako utziko dut, asko dago-eta horri buruz esateko.

Gaurkoan, gure gorputzaren gainean erabakiak hartzeko eskubidean jarri nahiko nuke arreta. Udaberria aurrera doa, eta lehenengo eguzki izpi indartsuekin batera arropen aldaketa dator, gorputza gehiago erakusten hasten gara dela beroa saihesteko dela estetika hutsagatik. Bigarren ikuspegi hau sustatuz, indartuz eta are gehiago, inposatuz, urtero den legez publizitate itogarria datorkigu.

Itogarria eta latza, emakumeontzat baina. Argi eta garbi guri zuzendua baita, gure kontzientzietan eta gurarietan eragiteko pentsatua eta sortua, desio amankomun eta bortitz bilakatu arte. Frustrazioaren eragile indartsua, arazo psikologiko eta fisikoen guraso. Perfektutasun integrala saltzen digute etengabe, hau da, liraintasuna gorputzean, leuntasuna azalean, zeta-antzeko ileaŠ amaigabea da zerrenda. Amaigabeak diren bezala emakumeoi exijitzen zaigun edertasun sasi-balorea lortzeko egiten ditugun gastuak. Eta hor dago koska: perfektutasun hori ez da existitzen, baina beregandik urrun egotea emakumearen porrot bihurtu dute, emakumearen pisuzko kezka eta askotan arazo larri ­ez baita kasualitatea anorexia eta bulimia gisako gaitzak emakumeek jasatea­ eta, alderantziz, produktu horiek saltzen dituztenen urrezko meategi. Salmentak eta dirua besterik ez dira mugitzen irudi eta boz erakargarri guzti horien atzean, hots, enpresa handien fakturazioa handitzeko hamaika trikimailu komertzial. Gure izaera eta osasunaren larrutik.

Jakin badakigu. Hala eta guztiz, kezkatzen, eta, ondorioz, gastatzen segitzen dugu. Ez dugu nahi dugun eran eta modelo estetiko faltsu horietatik aske bizitzeko eremua topatzen. Ez digute uzten eta ez digute utziko, zeren emakumeon gorputza mauka baita. Azal gehiago edo gutxiago besteen begi bistan jartzerakoan, gizonek ez dute izaten inongo konplexurik edo arazo psikologikorik, are gehiago, flotadorea edukitzea zoriontsu diren erakusgarri besterik ez, da. Zein ondo! Askeak, eta batik bat, epaitu gabeak sentitzen dira. Autoestima kontua, hemen behintzat, salbu daukate.

Emakumeok, ordea, beste hainbat arlotan bezala honetan ere borrokatu beharra daukagu. Presio estetikoak eragiten dituen bestelako hamaika ondorio kaltegarri salatzeari utzi gabe, makurtu beharrean gure nortasunaz eta dugun gorputzaz harro sentituz eta sentitzen besteei irakatsiz. Etorkizuna bestelakoa izan dadin.

Ez nuke eskubide hori gorputzaren barnean gertatzen denari hedatzeko errebindikazioa pasatzen utzi nahi. Haurdunaldiaren borondatezko etenaren arloan, bestelakoak eta agian nabarmenagoak dira jasan beharreko presioak ­gainez, elizarekin topo egin baitugu­ eta debekuak, baina finean gauza bera da emakumeoi ukatzen ari zaiguna, nahiz eta mila jantzi moral-etiko-filosofikoz bilduko duten arazoa: geure gorputzaren gaineko erabakiak har- tzeko askatasuna. -

jegia@gara.net


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Euskal Herria debe seguir avanzando
Euskal Herria
Euskal herritarren eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du Udalbiltzak
Ekonomia
«Nosotros abogamos por la la lucha; es el camino más difícil, pero el único eficaz»
Kirolak
Osasuna, antídoto del «jogo» bonito
Kirolak
El Athletic se vuelve a meter en problemas pese a ser superior
Euskal Herria
La defensa de Euskal Herria como nación marca el Aberri Eguna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea