GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-17
ABERRI EGUNA 2006
Euskal herritarren eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du Udalbiltzak
Bertsolariek, abeslariek eta dantzariek lagunduta, Udalbiltzak ekitaldi jendetsua egin zuen Iruñean Aberri Eguna ospatzeko. Euskal Herri osotik heldutako milaka lagunen aurrean, instituzio nazionalak adierazi zuen «konpromiso garaia» dela, eta, bere aldetik, euskal herritarren eskubideen aldeko konpromiso «sendoa» berretsi zuen, Bilboko Euskalduna Jauregian bere egindako bost printzipioei helduz. Errepresaliatuak ere gogoan izan zituzten ekitaldi hunkigarrian.

IRUÑEA

Konpromiso garaia dela irizten dio Udalbiltzak, eta, Aberri Egunaren ospakizunaren karietara, «euskal herritarren eskubideen aldeko konpromiso sendoa» berretsi zuen atzo, le- poraino beterik zegoen Iruñeko Anaitasunan. Izan ere, Euskal Herri osotik heldutako mila- ka lagunek erantzun zioten instituzio nazionalaren deialdiari, une hunkigarriz beteriko ekitaldi politiko ikusgarrian parte hartuz.

Loren Arkotxak eman zion bukaera ekitaldiari, eta haren hitzaldian behin baino gehiagotan nabarmendu zuen herri honek bizi duen unearen garrantzia. Udalbiltzako lehenda- kariak adierazi zuenez, «zuhurtzia eta itxaropenerako baino, Euskal Herriaren aktibazio eta konpromisoak hartzeko» unea da, hain zuzen. Ildo horretan, eta haren aurretik hitza hartu zuten gainontzeko lagunek egin bezala, duela zazpi urte Bilboko Euskalduna Jauregian sortu zenean Udalbiltzak onartu zituen bost printzipioak bere egin zituen berriz ere: «Euskal Herriaren nazio aitortza aldarrikatzea»; «bere egitura politikoa lurraldetasuna errespetatuz eraikitzea»; «nazio eraikuntza bultzatzea»; «udalen arteko elkarlana alorrez alor sustatzea» eta «herri hau Europako prozesuan eta munduko plazan agerraraztea», alegia.

Adierazi zuen «ziklo bat amaitu ondoren, beste bat hasteko unea» dela, eta zera gaineratu: «Orain abian dagoen egoera berrira egokituz, sortutako eragile berriekin elkarlanean, Udalbiltzak bere burua egokitu behar du, eta Euskal Herriko udal hautetsi guztion nazio gune bilakatu behar da».

«Gatazkaren iturria»

Hedabide ugarik jarraitu zuten Udalbiltzaren ekitaldia, eta, besteren artean, Batasuneko hainbat mahaikide bertaratu ziren Euskal Herriko hiriburura. Haiekin batera, behin baino gehiagotan independentzia aldarrikatu zuten milaka abertzalek. Gazte Topagunea ospatzen ari den Etxarri-Aranaztik ere sei autobus joan ziren ekitaldira, eta herrialde katalanetatik Iruñera heldutakoak ere asko izan ziren.

Musikaz lagundurik, bideo batek eman zion hasiera ekitaldiari, eta, bertan, Euskal Herriaren nazio izaera aldarrikatzeaz gainera, euskaldunak «eskubiderik gabeko herritarrak» direla nabarmentzen zen. Hori da, hain zuzen, «gatazkaren iturria» Udalbiltzaren iritzirako. Horiek hala, gatazka konpontzeko bidean, eskubide horien bermatzea ezinbestekoa dela adierazi zuten instituzio nazionaleko ordezkariek, «Euskal Herri osoan eta euskal herritar ororentzat».

Argentinatik heldu ziren ondorengo hitzak. Duela zazpi urtetik bertan bizi den Nekane Olazar euskalduna bideo baten bitartez zuzendu zitzaien Anaitasunako herrikideei, euskal diasporaren izenean.

«Guztiek nahi dute EHNA izan»

Olazar Argentinako Euskal Etxe bateko bazkidea da, eta azaldu zuen iragan martxotik aurrera herrialde hartan ere EHNA egiteko aukera dutela euskaldunek. Udalbiltzaren ordezkaritza batek bertara egindako bisitaren berri eman zuen, eta nabarmendu zuen Euskal Herriko Naziotasun Aitorpenak berentzat duen garrantzia.

«Guretzat harrotzekoa da EHNA izatea», adierazi zuen, eta gaineratu zuen euskal etxeetako kideek bat egiten dutela herri honen autodeterminazio eskubidearen eta independentziaren aldarrikapenarekin. «Hemen euskaldun guztiek nahi dute EHNA izan, adierazteko berek ez direla espainolak ez eta frantsesak ere, euskaldunak baizik», esan zuen.

Hain zuzen, EHNA eskutan zutela igo ziren oholtzara dokumentu horrekin bizitzeko hautua egin duten dozenaka lagun, eta harmailetatik gauza bera eginez erantzun zuten milaka pertsonak, «independentzia» oihukatzen zuten bitartean.

Agertokian zeuden lagunen izenean, urte asko atzerrian eman dituen Xanti Iparragirrek hartu zuen hitza, eta hark ere EHNA izateagatik «harro» sentitzen dela aipatu zuen. «Batu herriak, batu indarrak, EHNA eskuan, gora euskal herritarrak» esanez bukatu zuen bere mintzaldia.

Eskubideen gabezia «gatazkaren iturria» den bezala, eskubide horien aitortza «konponbidearen abiapuntua» dela nabar- mendu zuen ondorengo bideoak, eta, bide horretan, 2002an Udalbiltzak Euskal Herritarren Eskubideen Karta egin zuela gogora ekarri zuen instituzio nazionaleko eledun batek. Hain zuzen, Nazio Batuen Agiria, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, eta eskubide zibilei eta politikoei zein eskubide sozio ekonomikoei eta kulturalei buruzko nazioarteko hitzarmenak biltzen dituen karta.

Eskubide horiek guztiak birpasatu zituzten dantzariz eta abeslariz osatutako koreografia eder baten laguntzaz, Arkotxari lekua egin aurretik. Hark bere lehen hitzak «bertan egon ezin ziren anai-arrebei» eskaini zizkien, eta orduan entzun ziren arratsaldeko txalo zaparradarik handienak Anaitasunan. «Euskal presoak etxera» aldarrikatu zuen orduan bertan bildutako jendetzak, eta hizlariak euskal errepresaliatu politikoak «laster etxean» egongo diren itxaropena agertu zuen.

Udalbiltzako lehendakariak, «une garrantzitsua» dela adierazi zuen, eta guztien artean «sortzen ari diren aukerak baliatzen asmatu» behar dela aipatu zuen. «Arduraz jokatzeko unea da, eta, ETA erakundeak egin duen bezala, beste eragileok ere maila ematen jakin behar dugu», esan zuen.

Izan ere, Arkotxak oroitarazi zuen herri honek bizi duen gatazkak «sustrai sakonak« dituela, eta historian zehar gertatutako hainbat pasarte aipatu zituen adibide legez. Gaineratu zuen gatazka honen gakoa dela «herri hau eta herri hau osatzen duten herritarrak nazio eskubideen jabe ez izatea», eta antzeko gatazkak gainditzeko balio izan duten konponbide ereduak Euskal Herrian aplika daitezela galdegin zuen.

Nafarroako Gorteen Ereserkia ­Udalbiltzarena ere bada­ abestuz eman zioten amaiera ekitaldi politikoari.



«La paz llegará cuando este pueblo recupere lo que es suyo»
Al inicio de su intervención, Loren Arkotxa censuró que «en estos tiempos, hay quien confunde la pacificación, la paz sometida, con la paz», y explicó que ésta última sólo llegará «cuando este pueblo recupere lo que es suyo, los derechos civiles y políticos para todos los vascos en todos los territorios de Euskal Herria». «Es el momento de asumir los compromisos que nos corresponden y de actuar como pueblo», declaró, agregando que «no es tiempo de partidismos ni de que cada uno ponga sobre la mesa su proyecto». Apuntó también que «la historia de este pueblo tomará buena cuenta de lo que hagamos». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Euskal Herria debe seguir avanzando
Euskal Herria
Euskal herritarren eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du Udalbiltzak
Ekonomia
«Nosotros abogamos por la la lucha; es el camino más difícil, pero el único eficaz»
Kirolak
Osasuna, antídoto del «jogo» bonito
Kirolak
El Athletic se vuelve a meter en problemas pese a ser superior
Euskal Herria
La defensa de Euskal Herria como nación marca el Aberri Eguna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea