GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-17
Mokotsa, sasoiko eta tradizioko postrea
Bizkarra okindegiek mokotsen tradizioa berreskuratzen dute urtero sasoi honetan. Izan ere, Pazko astean aitabitxiek oparitzen zituzten gozokiak dira mokotsak. Postre sinplea da, arrautza du erdian eta apaindura ugari. Arratia aldean izen horrekin ezagutzen badira ere, beste leku askotan opila izenarekin ezagutzen dituzte.

Bizkaian dauden Bizkarra okindegiek urteko sasoi bakoitzeko postreak egiteko ohitura dute. Duela hilabete pare bat txintxorten garaia iragarri zuten, txerrikiekin egindako elikagai hori garaikoa zelako. Orain, Pazko astearekin bat eginez, mokots edo opilen garaia da, izen biekin ezagutzen baita arrautza osagai nagusia duen postrea.

Urteekin tradizioa galtzen joan bada ere, Bizkarrako okinek azaldu dutenez, ohitura zaharra zen egunotan aitabitxiek seme-alaba bitxiei mokotsak oparitzea. Oparia maitasun harreman horren seinale zen.

Postrearen jatorria, bestalde, ez dago hain argi. Batzuen ustez, IX. mendean elizak arrautzarik jateko debekua ezarri zuen garizumak irauten zuen bitartean. Postreak arrautza zuenez, berrogeialdiaren bukaeran kontsumoak gora egiten zuen, eta urteetan garai horretako postre ezagun bilakatu da Euskal Herriko herrialde batzuetan, behintzat.

Prestaketari dagokionez, egiteko erraza dela diote Bizkarrakoek. Irina, gurina, azukrea, gatza, esnea eta legamia dira opil orea erabiltzen diren osagaiak. Osagai horiek pasta sendoa eta fina osatu arte nahasten direla azaldu dute.

Mokots bakoitza ore bola batekin osatzen da, eta, ondoren, bolari hiru mozketa egiten zaizkio. Era horretara, itxura originaleko hiru pikuak azaltzen dira. Hori azaldu dute okinek. Orea ordu bitan uzten da altxatzen, eta horren ostean labean sartzen dute su gogorrean eta hamar minututan.

Txokolatearen unea da labearen ondokoa. Izan ere, txokolatez betetzen dituzte gaurko mokotsak. Postrearen kanpoko itxura bereziki zaintzen dute Bizkarran.

Itxura koloretsua

Mokotsen aurkezpena borobiltzeko, kolorez betetzen dituzte gozokiak. Kanpotik ere txokolatearekin bainatzen dituztenez, gainetik txokolatezko eta karameluzko birutak botatzen dizkiete. Hori bai, arrautza erdi-erdian agertu behar dela nabarmendu dute.

Arratian aski ezagunak dira mokotsak, beste zonalde batzuetan opilak izenarekin ezagutzen dituzte. Izen batekin edo bestearekin, aukera paregabea da gozokia dastatzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Euskal Herria debe seguir avanzando
Euskal Herria
Euskal herritarren eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du Udalbiltzak
Ekonomia
«Nosotros abogamos por la la lucha; es el camino más difícil, pero el único eficaz»
Kirolak
Osasuna, antídoto del «jogo» bonito
Kirolak
El Athletic se vuelve a meter en problemas pese a ser superior
Euskal Herria
La defensa de Euskal Herria como nación marca el Aberri Eguna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea