GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-17
Klima aldaketak dakartzan kalteak ekidinezinak direla ziurtatu dute

IRUÑEA

Gizadiak «denbora justuaz» izan du klima aldaketaren berri, eta nazioek borroka bateratuari ekin behar diote berotegi-efektuari eusteko, “El calenta- miento global” titulupean Specer Weart-ek Nafarroako Unibertsitatearen bidez argitaratutako liburuan azaltzen denez.

Weart American Institute of Physics zentroko zuzendaria da, eta zientzia interesa izateaz gain, klima aldaketa politikan, ekonomian eta gizartean pisu handia duen gai bilakatu du. Zentzu horretan, gobernu eta enpresengan presioa egiteko eskatzen die herritarrei: «Berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpena gelditu behar dugu, eta gobernuen ekintzen aurreko alternatiba ez da norberak egin dezakeena, baizik eta enpresek duten boterea».

«Ez zaigu denborarik geratzen»

Era berean, igorpenak geratzen ahalik eta lasterren hasi behar dela ziurtatzen du; «Jada ez baitaukagu denborarik».

Weartek zehazten du hartzen diren neurriek ez dutela eraginik izango unean bertan, eta, ondorioz, itsasoaren mugak gora egingo duela azaltzen du.

Berotegi-efektuak ekarriko dituen kalteak «gero eta okerragoak» izango direla ere zehazten du, eta eragin horiek belaunaldietan iraungo dutela gaineratzen du.

Liburuaren bidez, Weartek berotegi-efektuaren nondik-norakoak azaltzen ditu. 1896 urtean gizakiaren bidezko CO2 gasaren igorpenak tenperaturen gorakada zekarrela jakin zenetik abiatzen da kontaketa, eta egun berotegi-efektua egon badagoela onartzen ez duten ikerlariekin amaitzen du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Euskal Herria debe seguir avanzando
Euskal Herria
Euskal herritarren eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du Udalbiltzak
Ekonomia
«Nosotros abogamos por la la lucha; es el camino más difícil, pero el único eficaz»
Kirolak
Osasuna, antídoto del «jogo» bonito
Kirolak
El Athletic se vuelve a meter en problemas pese a ser superior
Euskal Herria
La defensa de Euskal Herria como nación marca el Aberri Eguna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea