GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-04-17
- Buruz Buruko Txapelketa
Leitza hobeto moldatu zen sakearekin, eta Gonzalez zain du final laurdenetan
·Lemoarrak zortzi tanto egin zituen sakez, eta errestatzerakoan ondo jardun zuen

OLAIZOLA I 20

LEITZA 22

DONOSTIA

Iñigo Leitzaren ametsa eten dezakeenik ez da Buruz Buruko Txapelketan. Iazko Bigarren Mailako txapelduna lan bikaina egiten ari da Lehen Mailakoan, eta dagoeneko hiru kanporaketa gainditu ditu. Fernando Goñi eta Abel Barriola mendean hartu eta gero, Lemoako aurrelariak konpromiso zaila zuen atzo Tolosako Beotibarren, baina Asier Olaizolaren aurka ere hogeita bira iristeko gai izan zen. Bizkaitarrak Sebastien Gonzalezen aurka lehiatu beharko du final laurdenetan.

Lemoakoak ez zuen partida hasiera ona egin. Asier Olaizolak ondo sakatu zuen, ezker hormaren bila eta luze, eta Leitzak pilota frontisean jartzea lortzen zuen arren, ezin zion goizuetarrari bigarren aukera galarazi. Hala, Olaizola I.a berehala aurreratu zen (6-0).

Atzera botatako pilotakada bati esker Leitzak sakea berreskuratu zuen, eta orduan hasi ziren Olaizola I.aren komeriak. Lehena jaso eta gero bigarrena sotamanoz itzuli nahi izan zuen nafarrak, baina pilotak kontrakantxan amaitu zuen, eta aldeak murriztu egin ziren (6-4).

Orduan iritsi ziren Asier Olaizolaren memento onenak. Goizuetarrak zazpi tanto lortu zituen jarraian, eta 13-4koarekin norgehiagoka erabakita zegoela pentsatu zuten askok, batez ere kantxan nola ari zen ikusirik.

Leitzak, ordea, ez zuen nahi inork bere ametsetik esnatzea, eta hormabiko azkar baten bitartez sakea berreskuratu zuen. Seigarrena hasierako jokaldiarekin erdietsi zuen Lemoakoak, eta beste bost kintze segidan lortuta markagailua estutu zuen. (13-10).

Leitzak urrutitik txapapera bidalitako dejada bati esker arnasa hartzeko aukera izan zuen Olaizola I.ak, baina ordurako burua nahastuta zuen, eta hurrengo bi pilotakadak goiko koltxoira bidali zituen. Leitzak berean jarraitu zuen, eta markagailuan aurretik jartzeaz gain partida ia erabakita utzi zuen (19-14).

Bizkaitarraren hemeretzigarren sakea sotamanoz erantzun zuen Olaizola I.ak, eta nahi gabe pilota zabaleratu eta bere hamabosgarrena bereganatu zuen. Amorru biziz partidari buelta ematen saiatu zen, eta baita lortu ere.

Polemika hogeigarrenean

Olaizola I.a 20-19 aurreratzeko gai izan zen, baina ez zuen tanto gehiagorik egin. Leitzaren hogeigarrenean Goizuetako aurrelariak ezin izan zuen botelasterrean pilota frontisean jarri. Nafarrak buelta eskatu zuen, bere aurkaria aurretik pasa zelako pilota astindu aurretik, baina epaileek ez zioten eskatutakoa onartu.

Leitza garaipenetik kintze bakar batera jarri zen pilota Olaizola I.aren buruaren gainetik pasa ostean. Garaipenarena, aldiz, sakez lortu zuen. Asier Olaizolak sotamanoz erantzun nahi izan zuen, baina pilotak kontrakantxan bukatu zuen.



Xala y Peña, en Bergara

DONOSTIA

Yves Salaberri Xala y Kepa Peñagarikano cierran hoy la eliminatoria de octavos de final del Manomanista con el choque que disputarán en el Municipal de Bergara. Xala iniciará así su andadura en un competición para la que tiene cualidades de sobra. De hecho, hace dos años llegó a la final, pero Martínez de Irujo se hizo con la txapela. El delantero de Lekuine ha tenido tiempo para preparar la competición con comodidad, pero habrá que ver cómo se encuentra. Peñagarikano, por su parte, llega rodado, tras ganar la previa del campeonato y los dos primeros partidos. La cátedra se decantará por el delantero de Aspe.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Euskal Herria debe seguir avanzando
Euskal Herria
Euskal herritarren eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du Udalbiltzak
Ekonomia
«Nosotros abogamos por la la lucha; es el camino más difícil, pero el único eficaz»
Kirolak
Osasuna, antídoto del «jogo» bonito
Kirolak
El Athletic se vuelve a meter en problemas pese a ser superior
Euskal Herria
La defensa de Euskal Herria como nación marca el Aberri Eguna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea