GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-30
EAEn eta Nafarroan mahai ezberdinak nahi ditu EBk
Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusia EAEn eta Nafarroan bi alderdien mahai ezberdinak osatzearen alde agertu zen atzo berriro. Izan ere, EBko Kontseilu Politikoak «bake prozesuan» aurrera egiteko herenegun onartutako txostenean proposamen hori jasotzen da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mahaia udazkenean biltzeko proposatzen dute han. Nafarroari dagokionez, berriz, hango alderdi politikoen esku uzten du erabakia.

BILBO

Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiak EAEn eta Nafarroan alderdien mahai ezberdinak osatzeko proposamena egin zuen atzo berriro, eta, biltzeko datari dagokionez, udazkena proposatu zuen lehenengoaren kasuan. Nafarroari dagokioenez bertan alderdien esku uzten du erabakia. Bilbon emandako prentsaurrekoan, EBko Kontseilu Politikoak, botoen %75e- kin, herenegun onartutako txosten politikoa aurkeztu zuen Madrazok.

Dokumentuan, ETAren ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren ostean, «bake eta normalizazio prozesuan» aurrera egiteko EBk planteatzen dituen lau pausuak biltzen dira.

«Informe hau gure benetako ibilbide-orria da, eta alderdi politiko guztien nahiei erantzuna ematen dien bakarra, Konstituzioarekin bat datorrelako», nabarmendu zuen EBko buruak. Izan ere, dokumentuan erreferendumak deitzeko konpetentzia Lakuako eta Iruñeko gobernuei ematea planteatzen da. Alderdi honen ustez, erabakitzeko eskubidearen gauzapena ahalbidetuko luke honek.

Lau urrats horiei dagokienez, lehena «indarkeriaren etena egiaztatzea» izango litzateke. Gero, ekaina aldera, presidente espainolak Kongresuan ETA eta Madrilgo Gobernuaren arteko elkarrizketaren aldeko berrespena egitea planteatzen da dokumentuan. Hurrengo pausua irailean izango litzateke. Orduan, Gasteizko Legebiltzarrak alderdi politiko guztien arteko elkarrizketaren aldeko erresoluzioa berrestea proposatzen du EBk.

«Eraginkorrena»

Azkenik, bi mahai ezberdinak osatzearen alde egiten da dokumentuan, bata EAEn eta bestea Nafarroan. Bien helburua «ordenamendu juridiko eta politikoei erabakitzeko eskubidea gehitzea alhalbidetuko duen modu zehatza adostea» izango litzateke.

Horretan, Gernikako Estatutuaren aldaketaren bidez herri galdeketak egin ahal izateko ahalmena hartzea proposatzen du EBk. Eta aukera hau Konstituzioaren barruan sartzen dela aipatu ondoren, proposamen «eraginkorrena» dela ziurtatu zuen Javier Madrazok.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Montejurra, 30 de años de impunidad sobre la matanza con más testigos
Mundua
Prodi araña las dos presidencias del Parlamento y Berlusconi capitula al fin
Kirolak
Poco punto para tantas oportunidades
Kirolak
Biarritzek ez du Avironekin inongo gupidarik izan
Euskal Herria
«El foro multipartito se constituirá posiblemente después del verano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea