GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-30
«Itxoiten» eta «Eskuak Ukabilak» film laburrak, musika abiapuntutzat hartuta
Mikel Saez de Santamariak eta Jon Castillok film labur bana egin dute Negu Gorriak eta Berri Txarrak musika taldeen abestietan oinarriturik. «Itxoiten» eta «Eskuak ukabilak» dira bi lanen izenburuak, eta aste honetan Gasteizen ikusi ahal izan dira. Madrilen ari dira ikasten bi gazteak eta hauxe da euren lehen esperientzia kamera atzean.

GASTEIZ

Gasteizen ikusi ahal izan ziren lehen aldiz Mikel Saenz de Santa María eta Jon Castilloren lehen lanak. Joan zen asteartean eskaini ziren “Itxoiten” eta “Eskuak ukabilak” film laburrak Parral tabernan.

Bi gasteiztarrak Madrilen ari dira ikasten eta euren talde eta abesti gustukoetan oinarrituta ekoitzi dituzte proiektuak. Hala nola, “Itxoiten” filmak Negu Gorriaken izen bereko kanta du oinarri, eta “Eskuak ukabilak” lanak, ordea, Berri Txarraken 2001eko diskoko kanta bi biltzen ditu. Atzo, Geu elkartearen ekimenez, lanak aurkeztera etorri ziren.

Mikel Saenz de Santa María ikus-entzunezko ikasketak egiten ari da, eta berak azaldu bezala, iazko udan New Yorkera joan zen ikastaro bat egitera, eta han bururatu zitzaion “Itxoiten” film laburra. «Metroan nengoela irakurri nuen behin eskolako irteera batean bi ume hil zirela. Jarraian gurasoengan pentsatu nuen, nola semeak agurtu eta ez ziren sekulan bueltatuko. Negu Gorriaken abestia erabat zetorren gaiarekin bat, “Itxoiten”, alegia, eta hortik sortu zen ideia», azaldu zuen Mikelek.

Filma urtebetetze festa sorpresa batean dago kokatua, non emakume batek bere bikoteari sorpresa eman nahi dion. Baina mutila ez da agertzen, eta jende guztiak zain ematen du denbora». Jon Castillok ordea, ez du ikus-entzunezko ikasketarik egiten, baizik eta telekomunikaziokoak, baina film laburren mundua gustuko duela onartu zuen.

“Eskuak ukabilak” lanak amodio-gorroto istorioak kontatzen ditu modu metaforikoak eta eskuak protagonistak direla. Berri Txarraken “Eskuak” eta “Ukabilak” kantekin lotura zuzena daukate irudiek. «Azken finean, eskuekin pentsatzen dugun baino gauza gehiago egiten ditugu-eta», nabarmendu zuen Jon Castillok.

Ez dakite filmak beste nonbait erakutsiko diren, bai ordea, zinema eta irudiaren munduan jarraitzeko gogoa dutela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Montejurra, 30 de años de impunidad sobre la matanza con más testigos
Mundua
Prodi araña las dos presidencias del Parlamento y Berlusconi capitula al fin
Kirolak
Poco punto para tantas oportunidades
Kirolak
Biarritzek ez du Avironekin inongo gupidarik izan
Euskal Herria
«El foro multipartito se constituirá posiblemente después del verano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea